Elkarlan Sariak
Berriak
qrcode

Emakunderen “Entzunez gero, ikusiko duzu” kanpainak publizitate eraginkorrenari saria jaso du Madrilen, Publifestivalen

2021-06-30
  • Emakume nagusiek jasaten duten indarkeria ezkutua ikusaraztea eta gizarteari adi egoteko deia zabaltzea izan ziren kanpainaren helburuak
  • Izaskun Landaida, Emakundeko zuzendariak jaso du saria, eta berarekin batera izan dira saritutako spota egiteko ekarpenak egin zituzten indarkeria jasandako emakumeen bi ordezkari

Emakunde-Emakumearen euskal erakundeak iazko Azaroaren 25ean, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunean, egin zuen kanpainak (“Entzunez gero, ikusiko duzu”) Publifestivalek, Publizitate sozialaren Nazioarteko Jaialdiak, ematen duen Publizitate sozialeko dokumentalen exekuzio onenari eta Publizitate kanpainako eraginkortasunonenari saria jaso du. Labrit Komunikazio enpresarekin batera egindako spota izan da. Sari banaketa Madrilgo Lara Antzokian egin zen atzo arratsaldean etaIzaskun Landaida, Emakundeko zuzendariarekin batera, bertan izan ziren genero Indarkeria jasan duten emakumeen bi  elkarteetako ordezkari, Bizitu elkarteko Amaya Gallo eta Goizargi elkarteko inma Mata, saritutako spota sortzeko ekarpen handia egin zutenak beste emakume batzuekin batera.

Izan ere, kanpaina hau Emakundek 55 eta 79 urte bitarteko emakumeekin egindako prozesu baten emaitza izan zen, eta urte askoan bizi izandako indarkeria ezberdinen benetako testigantzekin eratu zen. Kanpainaren helburua izan zen gizartea sentsibilizatzea adineko emakumeen aurkako indarkeriaren inguruan, bereziki kontuan hartuta haien egoeraren zaurgarritasuna, besteak beste, biktimak ikusezinak direlako. Emakumeak eurak izan ziren kanpainaren protagonistak, eta eurek hautatu zuten kanpainaren mezu nagusia zein izan behar duen: euren ikusezintasunarekin bukatzea eta gizarteari dei bat egitea bizi izan dituzten eta bizi dituzten egoerei adi egon dadin. Saria jasotzean, Izaskun Landaidak eskertu egin die emakumeoi kanpainari eta gizartearen sentsibilizazioari egindako ekarpena eta azpimarratu du “emakumeen aurkako indarkeriaren inguruan gizartea sentsibilizatzen jarraitzeko beharra”. Honekin batera deia egin dio gizarteari adi egoteko “indarkeria ezkutuena ere antzemateko”.

SARITUTAKO SPOTA IKUSI

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)