Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

Idoia Mendiak administrazio elektronikoari buruzko hitzaldia eman du El Escorialen

2011.eko uztailak 21

Justizia eta Herri Administrazioko sailburuak, Idoia Mendiak, Eusko Jaurlaritzan hartu den administrazio elektronikoaren ereduari buruzko xehetasunak eman ditu gaur Madrilen. Hain zuzen ere El Escorialen eman du hitzaldia, Unibertsitate Konplutenseak antolatutako Udako Ikastaroetan. Ikastaroak (Administrazio elektronikoa. Espainiako errealitatera hurbilpena diziplina anitzetatik) hainbat ikuspegitatik administraziorako hurbilpena egitea du helburu: ikuspegi ekonomikotik, juridikotik, politikotik eta baita filosofikotik ere. Herritarrei Arreta Emateko zuzendaria ere, Alberto Ortiz de Zárate, han izan da, eta 'Administrazio publikoak eta haien koordinazioa bide elektronikoan' mahai-inguruan parte hartu du.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)