Berriak Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak
qrcode

Artolazabal, Rodríguez Ranz eta Hernando Madrilen izan dira Terrorismoaren Biktimen Egunean

2021-06-27

Madrid, 2021/06/27

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabal Terrorismoaren Biktimen Eguna ospatzeko ekitaldian izan da gaur goizean Madrilen, diputatuen Kongresuan. Jose Antonio Rodríguez Ranz Giza Eskubideen, Memoriaren eta Lankidetzaren sailburuordea eta Monika Hernando arloko zuzendaria izan ditu lagun Artolazabalek.

“Beti esan izan dugu: biktimak ez dira amortizatzen edo ahazten. Memoria bizia dira, eta etorkizuna eraikitzeko memoria. Biktima guztiek, eta, bereziki, terrorismoaren biktimek”, aitortu du salburuak Kongresuaren atarian.

Era berean, eta ildo horretatik, Artolazabalek adierazi duenez, “biktimek egiarako eta aitorpenerako eskubidea dute; legezko onarpena, instituzionala, soziala, sinbolikoa eta morala”. Horregatik, gaurko ekitaldia aintzatespen horren sinbolotzat hartu du.

2 iruzkin
  • Argazkia JAVIER MARTÍNEZ VADILLO
    2021-06-27

    Reclamar igualmente desaparezcan de la vía pública mensajes incitan a la violencia como que tengamos que convivir con ella y aquellas personas infractoras o no, quieran hacer la calle dominio de su lucha camino a ninguna parte como si valiese todo en lo que algunas personas llaman su igualdad.

  • Argazkia JAVIER MARTÍNEZ VADILLO
    2021-06-27

    Era berean, bide publikotik desagertzen diren mezuek indarkeria bultzatzen dute, hala nola indarkeriarekin eta arau-hausleekin bizi behar izatea edo ez, kalea beren borrokaren jabe egin nahi izatea inora ez joateko bidean, pertsona batzuek beren berdintasuna deitzen dioten guztia balioetsiko balute bezala.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)