Berriak Lehendakaritza

Lehendakariak “Hirirako Argiak" erakusketa bisitatu du

2021-06-28

Iñigo Urkullu Lehendakariak 'Hirirako argiak' erakusketa bisitatu du gaur goizean. Gaur hasi eta uztailaren 4ra arte Vital Fundazioa Erakusketa Zentroak hartuko duen erakusketak Farolen Prozesioaren historia jasotzen du, bere 125. urteurrenean. Erakusketa orain arte gai honen inguruan antolatutakoen artean zabalena da, gasteiztartasunaren esentzia jasotzen duen ondare material eta immaterialarekin.

1895ean sortutako Farolen Arrosarioko prozesioaren eta 1613an sortutako Andre Maria Zuriaren Kofradiaren historiaren lekukotza da erakusketa. Maria Camino Urdiain historialari, dokumentalista eta kofradeak komisariatu du, eta Arrosarioarekiko debozioaren jatorritik hasi eta gaur egun egiten den prozesioraino doa erakusketa, beiragintzaren artea hari gidari hartuta. Ibilbide koloretsu eta didaktikoa da, Vitoria-Gasteizko historian zehar, urtero hiriko jaietan egiten den prozesio horren tradizioan barrena.

Erakusketak, lehen aldiz aterako ditu argitara orain arte ezezagunak zien dokumentuak, gehienak, Eduardo de No argazkilariaren argazki-lanetik ateratako irudiz osatuak. Era berean, lurraldeko hainbat erakundek lagatako beste irudi eta elementu batzuk ikus daitezke. Guztira, 50 dokumentu baino gehiago, lan ezezagunak eta Vitoria-Gasteizko historiaren parte diren pertsonaiak daude.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan