Osakidetzako osasun-zentroek, udako hiletan, herritarrei arreta emateko ordutegiak egokituko dituzte
Osakidetzak osasun-zentroetako arreta emateko ordutegia asistentzia-eskariaren murrizketara egokituko du. Gogorarazi behar da kontsulta medikoen kopurua, neguko hilekin alderatuta, % 33 murrizten dela. Neurri hori baliabide publikoen jasangarritasunean eta erabilera eraginkorrean oinarritzen da eta, gainera, Lehen Mailako Arretako profesionalen atsedenerako bide emango du.
Esan beharra dago, irekitzeko ordutegitik kanpora, osasun-asistentzia Osakidetzan bermatuta egongo dela etengabeko arreta guneetan; gune horiek sendotu egingo dira, bereziki, udatiar-kopuru gehien duten zonetan.
Hala, oro har, osasun-zentroen ordutegiak honela geratuko dira:
- 08:00etatik 20:00etara arteko ordutegia izaten dituzten zentroak, udan, 08:00etatik 17:00etara egongo dira zabalik.
- 08:00etatik 17:00etara arteko ordutegia izaten dituzten zentroak, udan, 08:00etatik 15:00etara egongo dira zabalik.
Osasun-asistentzia behar izanez gero, osasun-zentrora telefonoz deitu behar da, eta bertan emango da ordutegiari eta eskuragarri dauden hitzorduei buruzko informazioa. Halaber, Osakidetzaren web-orriaren bidez har daiteke hitzordua telefonoz: www.osakidetza.eus
ESKARIA MURRIZTEN DA
Gogoratu behar da asistentzia-eskaria nabarmen murrizten dela udako hiletan. 2019an osasun-zentroetan batutako jendetzari buruzko datuak erreferentziatzat hartzen baditugu, udako hiletan, alegia uztailean eta abuztuan, Familia Medikuntzan, jendetza gehiago batzen den hiletan –urtarrila eta otsaila– baino % 33 baxuagoa izan zen.
Osakidetzak aurtengo udan absentziak betetzeko duen konpromisoa irmoa da; hori dela eta, kontratazio berriak egitea aurreikusten da.
Udako hiletan Lehen Mailako Arretan lan egiten duen pertsona-kopurua handitu egiten da, urtero. 2020ko udan 6.400 pertsona izan ziren aktibo, batez beste, 2018an baino 312 gehiago; alegia, % 5 gehiago.
KONTSULTAK AURREZ AURRE
Bitartean, Osakidetzako osasun-zentroek jarraitzen dute arretan normaltasunera bueltatzen, pandemian hartutako segurtasun-neurriek telefono bidezko arreta lehenestera eraman ondoren. Gaur egun, Lehen Mailako Arretan ematen diren hitzorduen % 44 aurrez aurrekoak dira; zifra horrek gainditu egiten du dagoen eskaria. Hau da, aurrez aurreko kontsulten eskaintza herritarrek eskatzen dutena baino handiagoa da; izan ere, batzuetan, haien arazoari arreta telefonoz eman dakiokeela uste dute.
Gainera, uztailean, aurrez aurreko taldeko jarduerei ekingo zaie berriro.
WIFI-RAKO SARBIDEA OSASUN-ZENTROETAN
Bestalde, aste honetatik aurrera, Osakidetza, osasun-zentroetan, doako Wifi sarea zabaltzen hasiko da. Sarbidea Bisitari sarearen bidez egingo da, eta nahikoa izango da telefono mugikorreko zenbakia eta NAN zenbakia sartzea.
Zerbitzu hori erabilgarri dago, dagoeneko, ospitale guztietan, ekainaren hasieratik. Aurrerantzean, Lehen Mailako Arretako erabiltzaileak izango dira doako zerbitzu hori erabiltzen hasi ahalko direnak, Wifi azpiegitura duten zentroetan, alegia:
Barakaldo A. |
Barakaldo |
Basauri Ariz A. |
Basauri |
Etxaniz suhiltzailea A. |
Bilbao |
Deustu A. |
Bilbao |
Areiltza doktorea A. |
Bilbao |
Las Arenas A. |
Getxo |
Rekaldeberri A. |
Bilbao |
Santutxu-Solokoetxe A. |
Bilbao |
Algorta O.Z. |
Getxo |
Amorebieta O.Z. |
Amorebieta-Etxano |
Rontegi O.Z. |
Barakaldo |
Salburua O.Z. |
Vitoria-Gasteiz |
San Martin O.Z. |
Vitoria-Gasteiz |
Lakua Arriaga O.Z. |
Vitoria-Gasteiz |
Zabalgana O.Z. |
Vitoria-Gasteiz |
Markonzaga O.Z. |
Sestao |
Gainerako zentroetan, Osakidetzak Wifi sarea 2022tik aurrera zabaltzea aurreikusten du.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko ekainaren 25a
-
2021-07-01
Cabe recordar que el número de consultas médicas, en comparación con los meses de invierno, se reduce en un 33%...En estos momentos, con la pandemia encima, y creo que no es comparable el ahora y el antes,Necesitamos mas atención y cuidado, saber que podemos ir tranquilamente al ambulatorio y pedir consulta presencial. Por prudencia y no molestar no se hace y se están creando muchas ansiedades quizá generadas por el miedo. y creo necesario decir a la población que los ambiulatorios han normalizado la atención. y si hace falta vacaciones y descanso que se contrate el personal que haga falta,sino lo que se está haciendo, es potenciar la sanidad privada, Pago y me atienden que creo que es lo que está pasando. Ojalá podamos tener la antigua imagen que hemos tenido con orgullo de nuestra sanidad publica, y que creo que ahora no tenemos. Un cordial saludo,
-
2021-07-01
No creo que es comparable este verano a los anteriores, La pandemia aun esta ahí y necesitamos que los ambulatorios vuelvan a la normalidad de atención presencial de antes. Hay mucho miedo y angustia que nos las comemos en casa. Por prudencia y no molestar no se llama al ambulatorio y como necesitamos ser atendidos se va a la sanidad privada. Ojalá podamos sentirnos orgullosos como antes de Osakidetza, cosa que en estos momentos, en mi entorno e incluso con amigos y amigas sanitari@s no lo estamos. Si estan cansados y necesitan vacaciones, y ademas estan la vacunaciones, que se contrate personal por favor. Que se quite de gastos superfluos y se invierta en lo esencial por favor, Un cordial saludo.