Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza
Eu

Pilar Unzaluk mugakide diren eremu naturalak batzeko hitzarmena sinatu du ingurumen helburuetarako

2011.eko uztailak 21
  • Sinatutako hitzarmenak 4,2 milioi euroko inbertsioak ekarriko ditu ingurumen arloan Txingudi badiako eremu mugakidean.

Txingudiko Paduretako eta Corniche Basqueko eremu naturalak, biak Natura 2000 Sarekoak, erabilera publikoko sare bati lotuko zaizkio, gaur goizean Pilar Unzaluk, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak,  eta George Lafauk, CPIE Litoral Basqueko presidenteak, sinatutako hitzarmenari esker. Hitzarmen honen ondorioz Txinbadia proiektua abiaraziko da. Proiektu honek 4,2 milioi euroko inbertsioa jasoko duten  jarduerak burutuko ditu Iruneko Txingudi-Ekoetxea eta Hendaiako Larretxea, Nekatoenea eta Asporotstxipiko guneetan.  

 "Txinbadia" proiektuak, Ingurumen sailburuaren hitzetan, "paisaien, lur eta itsas eremuetako habitaten eta kostaldearen babesa, eta eraberritzea erraztuko du, proiektu zientifiko eta teknikoen lanketaren bidez; halaber, informazio eta esperientzien aldizkako trukea ahalbidetuko du, baita eremu hauen eta bertako horniketen hobekuntzan elkarlanean aritzea ere". Gainera, eskualde biek emango diote erabilera publikoa mugakide den Natura 2000 parke sare honi. Horretarako, era koordinatuan garatuko dituzte eremu naturalen eta ingurumenaren babesari buruzko heziketa eta sentsibilizazio programak.   

"Joan den maiatzaren 31n,Txingudin bildu zen gure ez ohiko Gobernu Batzordean onartu genuen hitzarmen hau sinatzeak, lan egitea eta Federren (POCTEFA) 2007-2013 Espainia -Frantzia -Andorra Lankidetza programara elkarrekin aurkeztea ahalbidetu digu. Tokiko eta eskualdeko ekimenen bidez mugakide diren eremuen arteko lankidetza sustatzea da programa honen helburua" azaldu du sailburuak. Proiektu honetako jardueren zenbatekoa 4.215.125 eurokoa da orotara. 

Unzaluk nabarmendu du "Txinbadia proiektua burutzea Iruneko Txingudi Ekoetxearen mesederako izango dela, eduki museografikoak eguneratu eta hobetuko direlako eta behatokia antolatuko delako eraikinaren goiko aldean". Eraikin honek sare berri honetako ingurumen interpretazio zentroetatik ibiliko den erakusketa ibiltaria ere jasoko du. Erakusketa honetan proiektua osatzen duten eremu naturalak deskribatuko dira, dituzten balioak eta garrantzia, baita hauek babesteko erak ere.

 Ingurumen sailburuak nabarmendu zuen "Txinbadia bezalako lankidetza proiektu baten garapenak ingurumena eta inguru naturala egoskorrak direla erakusten du, eta errealitatean mugarik gabeko mapa marrazten du ".

Erakundea

Aurreikusitako inbertsio aurrekontua (€)

Poctefa Programaren gehieneko diru-laguntza (€)

Eusko Jaurlaritza

1.234.942

802.713

Conseil General des Pyrénées Atlantiques

919.240

597.507

Conservatoire L´Espace Litoral et des Rivales Lacustres

1.102.716

716.765

CPIE Litoral Basque

871.225

566.296

Commune d´Hendaye

87.000

56.550

OROTARA

4.215.125

2.739.831

 

Atalak

Kostua (€)

Proiektua prestatzea

0

Esperientziak trukatzea

7.000

Eremuak eta horniketak hobetzea

3.063.718

Ingurumen heziketa, sentsibilizazio eta informazio jarduerak  

685.482

Komunikazioa eta hedapena

   246.795

Koordinazioa, jarraipena eta ebaluazioa

   212.130

OROTARA

4.215.125

 

Iruzkin bat
  • @emfundazioa
    2011.eko uztailak 21

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Pilar Unzalu suscribe un acuerdo para unir espacios naturales transfronterizos con fines ambientales. http://bit.ly/pAbdjp

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
  • Pilar Unzalu
    Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua (IX legealdia)