Berriak Segurtasuna

Akordioa 125 Mahaian eta Ertzaintzaren Kontseiluan Ertzaintzako agenteen karrera profesionala garatzeko

2021-06-24

Josu Erkoreka lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburua buru dela egin da gaur Ertzaintzaren Kontseiluaren bilera, eta bertan oniritzia eman zaio hemendik aurrera Ertzaintzako agenteen karrera profesionala garatzea ahalbidetuko duen Dekretua izapidetzeko 125 Mahaian hartutako akordioari. Akordioa ESANek izenpetu du, eta ERNE eta EUSPEL sindikatuen balorazio positiboa izan du, Ertzaintzan gehiengo sindikala ordezkatzen duten hiru sindikatuak izanik.

Josu Erkorekak aitortu du “negoziazio honetan esku hartu duten aldeek jarrerak gerturatzeko eta, hasieratik, akordio batera iristeko izan duten jarrera eta prestasuna eta egin duten ahalegina”. Alde horretatik, eskerrak eman dizkie negoziatzen hilabeteak daramatzaten lantaldeei, eta balioetsi du lortutako akordioa ona dela Ertzaintzako langileentzat.  

125 Mahaia izenekoa Ertzaintzan ordezkaritza duten sindikatuak eta Segurtasun Saila elkartzeko foroa da, eta bertan negoziatzen dira Ertzaintzako langileen lan-harremanak. Bestalde, Ertzaintzaren Kontseilua kontsultak eta proposamenak egiteko erakundearen organo parekidea da, eta Segurtasun Saileko eta Ertzaintzako funtzionarioen ordezkariek osatzen dute.

Gaur egin diren bi bileretan, Miren Goitia Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuordea, Josu Zubiaga Segurtasuneko sailburuordea, Izaskun Urien Giza Baliabideetako zuzendaria eta Rodrigo Gartzia Ertzaintzaren zuzendaria ere izan dira Eusko Jaurlaritzaren izenean.

DOKUMENTAZIOA: Erantsitako akordioa eskuragarri

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak