Bingen Zupiriak "Bidairik luzeena. Lehen mundu bira" erakusketaren aurkezpenean parte hartu du
Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile Bingen Zupiriak "Bidairik luzeena. Lehen mundu bira" erakusketaren aurkezpenean parte hartu du Donostiako San Telmo museoan. Erakusketa 2019an aurkeztu zen Sevillako Indietako Artxibo Nagusian eta orain San Telmon dago ikusgai Elkanoren figura aldarrikatzeko eta ezagutarazteko aukera gisa. Laurgain Dorrean (Aia) aurkitu eta erakusketan gehitu diren eskuizkribuek ere haren garrantzia azpimarratzen dute. Horiekin batera, Euskal Herriak itsasoarekin eta nabigazioarekin duen lotura sendoaren lekuko dira San Telmo Museoan eta Gordailuan gordetzen diren beste bilduma batzuk.
Erakusketa bihar hasi eta urriaren 24 bitartean egongo da ikusgai.
Informazio gehiago hemen.