Elkarlan Sariak
Berriak Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena
qrcode

Europak Basque Cybersecurity Centre hautatu du zibersegurtasun enpresentzako fondo publiko-pribatu bat diseinatzeko

2021-06-27

 

 

 

  • 000 milioiko zuzkidura izango du, eta European Investment Bank-ek (EIB) finantzatuko du. Era berean, European Cyber Security Organization (ECSO) erakundearen laguntza estrategikoa izango du.

 

  • Europako zibersegurtasunaren sektorea bultzatzea du helburu, munduko beste ekonomia batzuekiko mendekotasun teknologikoa murrizteko.

 

  • Erabaki horrek Euskadi merkatuaren garapenean Europako eskualdeen erreferente gisa kokatzen du eta bere gaitasun eta konpetentzia teknologikoak balioesten ditu.

 

 

Basque CyberSecurity Centre (BCSC) -k emango du Europako fondo bat sortzeko lehen pausoa eta horren helburuak hurrengoko hauek dira: Europako zibersegurtasun enpresetan inbertsioa bultzatzea, sektore estrategikoa indartzea eta Europako Batasunak munduko beste ekonomia batzuekiko duen teknologia-mendekotasuna murriztea.

 

European Cybersecurity Investment Platform (ECIP) izeneko fondoa, ekimen publiko-pribatu indartsua da, 42 eragile inbertitzaileren partaidetza du eta datozen bost urteetan gutxienez 1.000 milioi euroko inbertsioa izango du. Inbertsio fondoa funts publikoak diren eta helburu desberdina duten Next Generation Europe fondoetatik aparteko tresna gisa eratuko da.

 

BCSCk proiektu honen erakunde sustatzaile gisa duen parte-hartzeak bi garapen izango ditu: batetik, etorkizuneko plataforma nola diseinatu zehaztuko duen azterketa teknikoa egiteko ardura izango du. Bestetik, zeregin horri esker, BCSCk Euskadi merkatuaren garapenean Europako eskualdeen erreferente gisa kokatu ahal izango du. Horrela, gure herrialdeak teknologiaren arloan dituen gaitasunak eta eskumenak aldarrikatu ahal izango ditu.

 

Ikerketa Eropean Investment Bank (EIB) erakundeak finantzatuko du eta European Cyber Security Organization (ECSO) erakundearen lankidetza estrategikoa eta Europako Batzordearen partaidetza izango ditu.

 

ECIP plataforma bultzatzearekin batera, Europako zibersegurtasun-enpresen finantzaketa eta garapena hobetu nahi dira, besteak beste, Estatu Batuetako, Erresuma Batuko eta Israelgo konpainiekin lehiatzeko. Proiektua zibersegurtasunaren Europako sektorea indartzeko eta haren alde egiteko aukera historikoa izango da, eta erakundeek eta kontinenteko ekosistema teknologikoek sektore zibernetiko bat izatearen beharretik sortzen da.

 

Europako zibersegurtasuna oso merkatu konplexu eta banandua da, eta hauek dira bere ezaugarri nagusiak: inbertsio falta, bezero estrategikoen urritasuna eta posizionamendu komertzial ahula. Gabezia horien ondorioz, 2019an, Europako zibersegurtasunaren sektoreak 4.000 milioi euroko aldea izan zuen Estatu Batuetakoarekin konparatuta, eta lehiakortasun-defizit nabarmena Israelekin eta Txinarekin alderatuta. Defizit horiei buruzko gogoetak ECSOk, BCSCren lidergoarekin eta Europako Inbertsio Bankuaren eskutik, ECIP plataforma sortzera bultzatu du. Horren helburua aipatutako desberdintasunak zuzentzea eta nazioarteko inbertsioak enpresa berrietara eta europar ETE-etara erakartzea izango da. Horrela kontinentean soluzio estrategikoak garatu ahal izango dira.

 

Hitzarmenaren sinaduran, joan den ekainaren 22an, BCSCko zuzendaria den Javier Diéguez “oso harro” agertu zen Basque CyberSecurity Centrek proiektu horretan parte hartu zuelako eta “Euskadiren adibidea nabarmendu zuen Europako eskualdeek merkatua garatzeko eta nazioarteko lankidetza publiko-pribatua lortzeko ekimen estrategiko horietan duten zeregina aldarrikatzeko”. Javier Diéguez Barriocanalek nabarmendu zuenez, proiektu hau “aukera historikoa izango da gainontzekoengandik nabarmentzeko eta Europan egindako zibersegurtasunaren lehiakortasun orokorra hobetzeko”.

 

Bestelako datu interesgarriak:

BCSC, "Basque Cybersecurity Centre"-en akronimoa, Euskadin zibersegurtasuna sustatzeko Eusko Jaurlaritzak izendatutako erakundea da. Egitekoak dira euskal gizartean zibersegurtasunaren kultura bultzatzea eta garatzea, zibersegurtasunaren aplikazioarekin zerikusia duen jarduera ekonomikoa dinamizatzea eta sektore profesionala sendotzea. Helburuok lortzeko, euskal gizartean zibersegurtasunari buruzko heldutasuna handitzen lagundu dezaketen ekimen ugari bideratzen eta babesten ditu. Zentroaren egitekoa bi multzo handitan sailka daiteke: CERT esparruaren barruko ekimenak eta Euskal zibersegurtasunaren ekosistema sustatzeko ekimenak.

Zeharkako ekimena gara, zibersegurtasunaren esparruan Eusko Jaurlaritzak bere enpresekin eta herritarrekin duen konpromisoa adierazten duena. BCSCk Euskadiko zibersegurtasun industrialaren plan estrategikoa garatzen du, Cybasque-ekin, Euskadiko zibersegurtasun-industriak ordezkatzen dituen elkartearekin, duen hitzarmen publiko-pribatu baten bitartez.

 

Zibersegurtasunaren Europako Erakundeari (ECSO) buruz

Zibersegurtasunaren Europako Erakundea (ECSO) irabazi asmorik gabeko erakundea da, eta 2016. urtean sortu zen. ECSOk Europako 260 erakunde baino gehiago batzen ditu zibersegurtasunean, enpresa handiak, ETEak eta sortzen ari diren enpresak, ikerketa-zentroak, unibertsitateak, azken erabiltzaileak, operadoreak, elkarteak eta eskualdeko eta estatuko administrazioak barne. ECSOk bere kide eta bazkideekin lan egiten du zibersegurtasun lehiakorreko Europako ekosistema bat garatzeko, zibersegurtasuneko konponbide fidagarriak eta Europako zibersegurtasuneko jarreran eta haren independentzia teknologikoan aurrera egiteko. Informazio gehiago: www.ecs-org.eu

 

Europako Inbertsio Bankuari (EIB) buruz

Europako Inbertsio Bankua Europar Batasunaren mailegu-besoa da. Munduko finantza-erakunde aldeaniztunik handiena da, eta klima-aldaketa finantzatzeko hornitzaile handienetakoa. 1958an sortu zenetik, EBko bankuak bilioi bat euro baino gehiago inbertitu ditu. Ekintza klimatikoa egiten duten guztiaren parte bada ere, bere jarduerak lehentasunezko arlo hauetan oinarritzen dira: klima eta ingurumena, garapena, berrikuntza eta trebetasunak, enpresa txiki eta ertainak, azpiegitura eta kohesioa. EIB lankidetza estuan ari da lanean EBko beste erakunde batzuekin, Europako integrazioa sustatzeko, EBren garapena sustatzeko eta EBk mundu osoko 140 herrialde baino gehiagotan dituen politikei laguntzeko. EIB lankidetza estuan ari da lanean EBko beste erakunde batzuekin, Europako integrazioa sustatzeko, EBren garapena sustatzeko eta EBk mundu osoko 140 herrialde baino gehiagotan dituen politikei laguntzeko.

3 iruzkin
  • Argazkia Peter
    2021-06-29

    La edición 2021 de Cyber Polygon tendrá lugar el 9 de julio https://cyberpolygon.com/ . Este año, Cyber Polygon simulará un ciberataque ficticio con participantes de docenas de países que responderán a “un ataque dirigido a la cadena de suministro en un ecosistema corporativo en tiempo real.” 

    Según el Foro Económico Mundial, el COVID-19 era conocido como un riesgo anticipado, y también lo es su equivalente digital.

    En su discurso de bienvenida al Cyber Polygon 2020, el fundador del Foro Económico Mundial, Klaus Schwab, advirtió sobre una próxima “ciberpandemia” que sería peor que la actual crisis mundial: https://www.youtube.com/watch?v=EOvz1Flfrfw&t=2s

    “Todos conocemos, pero aún no prestamos suficiente atención, el aterrador escenario de un ciberataque integral, que paralizaría por completo el suministro eléctrico, el transporte, los servicios hospitalarios, nuestra sociedad en su conjunto”, dijo.

    “La crisis de COVID-19 se vería en este sentido como una pequeña perturbación en comparación con un ciberataque de gran envergadura”, añadió.

    ¿Serán capaces el European Cyber Security Organization (ECSO) y el Basque Cyber Security Centre (BCSC) de hacer frente a un posible ciberataque integral?

  • Argazkia JAVIER MARTÍNEZ VADILLO
    2021-06-28

    Okerrena teknologia kontrolpean ez edukitzea eta gero gauzak gertatu

  • Argazkia JAVIER MARTÍNEZ VADILLO
    2021-06-28

    Lo peor, que se pueda utilizar la tecnología para fines no deseados, hasta para escaparse del laboratorio.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)