Berriak Lehendakaritza
Eu

Euskadiko Berrikuntza Soziosanitarioko Fundazioa jaio da

2011.eko uztailak 21

Menpeko pertsonen, ezinduen edota gaixo kronikoen bizi-kalitatea hobetzea du xede

Euskadiko Berrikuntza Soziosanitarioko Fundazioaren zeregina ezagutzaren kudeaketa, ikerketa, garapen eta berrikuntza ekimenak koordinatzea eta sustatzea da, zahartzaro, gaixotasun kroniko, ezintasun eta mendekotasun egoerak artatzeko. Eremu soziosanitarioan elkarri eragin nahi diote, pertsonei beren ohiko bizilekuetan kalitate, eraginkortasun eta orientazio gehiagoko zerbitzuak eskaintzeko ereduak zehazteko. Patxi López lehendakariak gizarte eta osasun arloak «ordenatu eta garatzearen» garrantzia nabarmendu du, "errotik lotuta" daude arloak izan arren, "elkarri bizkar" emanda zebiltzalako.

Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Berrikuntza Soziosanitarioko Fundazioa sortzeko ekimena bere gain hartu du ikerketa eta berrikuntza zentro bat garatze aldera. Bere helburua mendeko pertsonak, ezinduak eta gaixotasun kronikoak artatzea da. Lehendakariaren arabera proiektu honek Euskadi “nazioarteko erreferentzia-gune” bihurtuko du eremu honetan. Era berean, Lopezek azaldu duenez, ekimen honek eragin zuzena edukiko du Euskadiko ekonomian “sektoreko enpresen lehiakortasuna hobetuko” duelako eta enpleguari dagokionez “espezialista soziosanitarioen eskaera” sortuko delako. Fundazio honek sistemaren “iraunkortasunari” lagunduko dio, eta “garrantzitsuena”, pertsona nagusien eta mendeko pertsonen bizi-kalitatea hobetzeari ere bai.

Patxi Lopez lehendakaria izan da Euskadiko Berrikuntza Soziosanitarioko Fundazioa aurkeztu duena. Aurkezpena gaur goizean izan da Lehendakaritzako egoitzan ( Vitoia-Gasteiz) eta bertan Jose Maria Aldecoa Arrasateko Koorporazio Kooperatibako presidentea ere bertan egon da.

Izan ere, asmoa Euskadiko enpresa alorreko eta eremu soziosanitarioko kide hautatuak eta berauek ordezkatuko dituztenak gehitzea da, lehen mailako proiektu bat diseinatu eta garatzeko. Euskadi, mendeko pertsonak, ezinduak eta gaixo kronikoak artatzeko eredu berritzaileen garapenaren buruan egotea da helburua. Lehen bazkidea Mondragon Corporacion da, baina hura ez ezik Innobasque, Tecnalia, IK4, Aurrezki Kutxak eta bestelako finantza erakundeak ere lan-lerro honen kide dira. Irailetik aurrera Fundazio honen lehen zazpi proiektuei ekingo zaie. (Ikus ezazu erantsitako dokumentua)

2 iruzkin
  • @jcmelero
    2011.eko uztailak 22

    Comentario de Twitter:
    Creada la Fundación Vasca de Innovación Sociosanitaria para mejorar la atención a personas mayores: http://t.co/v9aTrkm

  • @frankInnovacion
    2011.eko uztailak 21

    Comentario de Twitter:
    RT @alfrealday: Nace la Fundacion Vasca de Innovacion Sociosanitaria http://t.co/NnifYwu

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • José María Aldecoa Pte de MCC