Bingen Zupiria BBK Museoa espazioa sortzeko BBKren eta Bilboko Arte Ederren Museoaren arteko itun estrategikoa sinatzeko ekitaldian izan da

2021-06-23

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile Bingen Zupiria BBK Museoa gunea sortzeko BBKren eta Bilboko Arte Ederren Museoaren arteko itun estrategikoa sinatzeko ekitaldian izan da gaur arratsaldean. BBK-k eta Bilboko Arte Ederren Museoak elkarren arteko ituna berritu dute, lankidetza-hitzarmen berria sinatuta, BBK Museoa izenarekin hurrengo hamabost urteetarako jarduera-ildo estrategikoak ezarriko dituena.

BBKren eta museoaren baterako jardunbidea Norman Foster eta Luis Maria Uriarteren BBK Museoa gune berrian garatuko da, aurten hasiko den museoa eraberritzeko eta handitzeko "Agravitas" proiektuaren baitan.

BBK Museoa programaren finantzaketa buruaskia dela bermatzeko oinarriak adostu dira itunean, eta,horri esker, urtean bi erakusketa handi antolatuko dira.

Ekitaldian Zupiria sailburuarekin batera izan dira Juan Mari Aburto Bilboko alkatea eta Bilboko Arte Ederren Museoa Fundazioaren Patronatuko presidentea; Xabier Sagredo BBK-ko lehendakaria eta Norman Foster, arkitektoa.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak