Berriak Lehendakaritza

Europako Batzordeak berrikuntza handiko eskualdeen artean kokatzen du Euskadi, eta eskualdeko bikaintasun-polo gisa deskribatzen du

2021-06-23

Europako Batzordeak argitaratu berri duen "Regional Innovation Scoreboard 2021" txostenean jasotzen denez, Euskadi "berrikuntza Handiko" Europako eskualdeen artean dago, 2014tik bere errendimendu berritzailea % 14,7 hazi ondoren.

Txostenak azaltzen duenez, berrikuntza handiko eskualdeak berrikuntza handiko herrialdeetan aurkitu ohi dira. Hala ere, berrikuntza moderatuko herrialdeetan kokatutako "bikaintasun-polo" batzuk ere aurki daitezke, hala nola Euskadi Espainiako Estatuaren barruan.

Euskadiren jarduera berritzaileak, txosten hau egin zenetik lehen aldiz, Europar Batasuneko batez bestekoa gainditzen du (+% 3,6). Halaber, Estatuko batez bestekoaren oso gainetik dago (+% 22,4), gainerako autonomia-erkidegoekin alderatuta.

"Regional Innovation Scoreboard" delakoak Europako eskualdeko berrikuntza-sistemen jarduna neurtzen du, eta arlo horretako nazioarteko erreferentzia nagusitzat jotzen da.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko