Berriak Segurtasuna

Ertzaintza formakuntza jasotzen ari da, entzumen-dibertsitate funtzionala duten pertsonei arreta behar bezala emateko

2021-06-23

Sentsibilizazioa eta komunikazioa pertsona gorrekin” izenburupean, Ertzaintzako 60 pertsona formakuntza eta sentsibilizazioa jasotzen ari dira Gainditzen  - Tolosaldea-Goierriko Pertsona Gorren Elkartearen eskutik. Helburua da poliziaren eta kolektibo honen arteko harremanak erraztea eta, era horretara, pertsona horiek erabat gizarteratzeko bidean aurrera egitea.

Ertzaintzak formakuntza-ikastaro bat antolatu du agenteentzat, pertsona gorrekin polizia-jarduerak egin behar dituztenerako. Aste osoan zehar, Ertzaintzaren Erandioko egoitza nagusian, Julián Rodríguezek, Gainditzen elkartearen presidenteak, eta Marina Sagastik, zeinu-hizkuntzako itzultzaile teknikariak, ikastaro bat emango dute. Ikastaro horretan entzumen-dibertsitate funtzionala duten pertsonen alderdi soziokulturalak landuko dituzte, kolektiboaren inguruko sentsibilizazio-lana egingo dute eta zeinu-hizkuntzaren oinarrizko komunikazioaren sarrera egingo dute.  

Formakuntza-jardueretan kalean lan egiten duten Euskadiko ertzain-etxeetako 60 bat agente ari dira parte hartzen, bai eta Inteligentzia Bulego Nagusiko, Zaintza eta Erreskateko, Ikerketa Kriminaleko Atal Nagusiko eta Polizia Judizialeko unitateetako taldeak ere.  

Jardunaldiak agenteak prestatzeko eta sentsibilizatzeko planaren baitan antolatu dira, eta Ertzaintzako errolda osora hedatuko dira.  

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko