Bingen Zupiriak Kulturaren Euskal Kontseiluaren bileran parte hartuko du

2021-06-24

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Bingen Zupiriak Kulturaren Euskal Kontseiluaren bileran parte hartu du gaur. Modu telematikoan egin den batzarrean honako hauek ere parte hartu dute:  Andoni Iturbe Kultura sailburuordea, Miren Dobaran Hizkuntza Politikako sailburuordea, Aitziber Atorrasagasti Kultura sustatzeko zuzendaria, Mikel Aizpuru Kultura Ondarearen zuzendaria eta Irene Larraza Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria. Era berean, bilera horretan Kulturaren Euskal Kontseilua osatzen duten kultur munduko ordezkariak ere izan dira.

Gaurko bileran besteak beste, Kultura eta Hizkuntza Politika sailak COVID 19 aren ondorioz sektorean sortu den krisia arintzen laguntzeko abian jarritako laguntzak aztertu dira eta artistaren estatutua eratzeko prozesua nola dihoan azaldu da.

Kulturaren Euskal Kontseiluak (KEK), 2000. urtean sortu zenetik, euskal kulturako eragile publiko eta pribatuen topaleku bihurtu nahi izan du. Bere helburu nagusia lankidetza bultzatzea eta kultur eremu euskaldun bat egituratzea da, gero eta globalizatuagoa den ingurunean. Helburu hurbilekoena koordinazioa sustatzea da, hiru norabidetan: koordinazio bertikala kultur gaietan eskudun diren hiru erakunde mailetako organoen artean (Jaurlaritza, aldundiak eta udalak); koordinazio horizontala kultur jardueran gehien eragiten duten erakunde-esparruekin nahiz Nafarroa eta Iparraldeko erakunde publiko eta pribatuekin; eta, azkenik, koordinazioa hainbat kultur sektoretako gizarte eragileekin.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak