
Eusko Jaurlaritzak, gaur, enpresa txiki eta ertainei zuzendutako 2021eko laguntza-plana aurkeztu die Goierriko enpresei
- Tagak
- ETEk
- suspertze ekonomikoa
- Informazio-jardunaldia Ordiziako NBF eraikinean egin da eta, bertan, enpresek programa bakoitzaren xehetasunak ezagutu dituzte
- 2021eko enpresa txiki eta ertainentzako laguntza-planak 68 programa biltzen ditu, eta 433 milioi euroko aurrekontua du
- Eusko Jaurlaritzak ekonomia suspertzeko eta enplegua sortzeko duen lehentasunezko helburua gauzatzen lagunduko dute, Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa-sarearen modernizazioa eta lehiakortasuna bultzatuz
Eusko Jaurlaritzak gaur goizean aurkeztu die Goierriko enpresei Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak enpresa txiki eta ertainentzako prestatutako 2021eko laguntza-plana. Goierriko Garapen Agentziarekin elkarlanean antolatutako ekitaldia Ordiziako NBF eraikinean egin da, eta hemeretzi enpresa bertaratu dira.
Mikel Amundarainek, BTI – Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren zuzendaria; Leyre Madariagak, Eraldaketa Digital eta Ekintzailetzako zuzendaria; Ainhoa Ondarzabalek, BTI-ko kontseilaria; Luis de Velascok, Energiaren Euskal Erakundearen Industria Proiektuetako arduraduna; Alex Botok, Ihobe-ko zuzendaria, eta Javier Plasenciak, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria, bakoitzari dagokion arloko programa zehaztu dute, enpresek beren beharretara ondoen egokitzen dena aurkitu dezaten.
2021eko enpresa txiki eta ertainentzako laguntza-planak 68 programa biltzen ditu —433 milioi euroko aurrekontuarekin—, kalitatezko enplegua sortuz ekonomia suspertzeko helburuarekin eta, bereziki, Euskal Autonomia Erkidegoko garapen jasangarria ere kontuan hartuz. Laguntzen % 40 I+G+b programetara bideratuko
da, baina, besteak beste, nazioartekotzeko, ekintzailetzarako, energia-kudeaketarako eta ekonomia zirkularrerako laguntzak ere emango dira.
Informazio gehiago: katalogo digitala
Atxikitako argazkian, esker eskubi:
- Alex Boto, Ihobe-ko zuzendaria
- Leyre Madariaga, Eraldaketa Digital eta Ekintzailetzako zuzendaria
- Mikel Amundarain, Industriaren eta Energia Trantsizioaren zuzendaria
- Mikel Plazaola Oyarzabal, Goierriko Garapen Agentziako presidentea
- Ainhoa Ondarzabal, BTI - Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren zuzendaria
- Iker Galparsoro, Goierriko Garapen Agentziako zuzendaria
- Luis de Velasco, Energiaren Euskal Erakundearen Industria Proiektuetako arduraduna