Berriak Segurtasuna

Josu Bujandak adierazi du normaltasuna gailendu dela selektibitateko azterketetako segurtasun-dispositiboetan eta osasun-arauak betetzean

2021-06-11
Josu Bujanda Ertzaintzaren buruak aitortu du selektibitate-prozesuko hiru egunetan normaltasuna gailendu dela eta dispositiboak Unibertsitateko segurtasun-zuzendaritzarekin koordinatu direla, ETB2ko “En Jake” programan gaur eguerdian egin dituen adierazpenetan.

Proben amaierari eta pertsonak pilatu ahal izateari dagokienez, Ertzaintzaren buruak azpimarratu du udaltzaingoekin batera planifikatu direla eremu horien kontrolak, eta adierazi du kasuren batean jendea pilatu bada ere, normaltasuna izan dela nagusi.

Datozen egunotan Euskadiko poliziek koordinatuta zainduko dituzte pertsonak, ez bakarrik gazteak, elkartu ohi diren lekuak, hau da, hiri eta herri inguruak, parkeak, mahaiak dauden guneak, frontoi irekiak, etab.

Josu Bujandak esan duenez, Ertzaintzak eta udaltzaingoek lanean jarraituko dute Euskadin COVIDari aurre egiteko egungo araudia betetzen dela bermatzeko eta betearazteko.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Beste gonbidatu batzuk
  • Josu Bujanda (jefe de la Ertzaintza)