Berriak Enplegu eta Gizarte Gaiak
Eu

Ordutegi malgua probatu duten enpresek behin betiko finkatuko dute eredua

2011.eko uztailak 20

 

  • Lau euskal enpresek ordutegi-aldaketa bat garatu dute beren langileen lan-bizitza eta familia-bizitza bateragarri egiteko aukera emateko
  • Konpainiek lanaldi zatitu trinkoaren eredua aldatu eta eredu malguago bat jarriko dute, jateko etena txikituz eta arratsaldean irteteko ordua aurreratuz

  

Beren langileen lan-bizitza eta familia-bizitza bateragarri egitea errazteko, duela hainbat hilabete ordutegi-eredu malguago bat probatu duten lau euskal enpresek behin betiko finkatuko dute. Izan dituen emaitza onek eta lan-giroan nabari den hobekuntzak planarekin aurrera jarraitzera bultzatu dituzte Euskaltel, Bellota Herramientas, Lazpiur SL eta Vadillo Asesores enpresak.

Enpresa horietako ordezkariek gaur aurkeztu dituzte beren esperientziaren emaitzak, enpresetako kudeatzaile eta zuzendarientzako jardunaldi batean, batez ere enpresa ertain eta txikietakoak (ETEak). Enplegu eta Gizarte Gaietako sailak bultzatu du esperientzia hori, lan-bizitza eta familia-bizitza bateragarri egiteko aukera emango dien neurrien bitartez langileen bizitza hobetzearren, eta horri esker, gida bat landu da, nahi duten enpresek ordutegiak malgutzeko eredu berri bat aplikatu ahal izan dezaten.

Jardunaldiaren hasieran Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuak azpimarratu duenez, "Konfiantza dut Europara hurbiltzen gaituen lan- eta gizarte-arloko estrategia berritzaile honek geroz eta enpresaburu gehiagoren harrera ona izango duela. Enpresek ulertu behar dute langile bat zenbat eta gusturago egon, produktibitatea orduan eta handiagoa izango dela. Enpresen lehiakortasuna, funtsean, langileen bizitza pertsonala errazten duen enplegu duin eta seguru batekin dago lotua".

Bellota Herramientas, Lazpiur SL eta Vadillo Asesores enpresen kasuan, ordutegi-eredu berriak, oro har, malgutasun handiagoa dakar sartzeko ordutegian, baita eguerdian bazkaltzeko etena murriztea ere. Horrela, langileek irteteko ordua aurrera dezakete. Enpresa bakoitzaren barruan, badaude bere ordutegiak bezeroen eskakizunetara egokitu behar dituzten taldeak, hala nola saltzaileak eta bezeroarentzako arretako langileak. 

Euskaltelek, bere aldetik, 2011ko urtarrilaren 1etik lanaldi jarraitu berria aplikatzen du bere langile guztientzat, goizeko 7:30etik 15:15era arte. Hobekuntza berria da enpresan lan egiten duten pertsonek familia eta lana uztartzea sustatzeko eta produktibitatea hobetzeko neurriak ezartzeko bidean.

Europako eta Espainiako ordutegi-ereduei buruz Sailak iaz aurkeztu zuen azterlana izan da lau euskal enpresetan egindako esperientziaren iturburua, eta, bertan adierazten zenez, Espainiako langileen % 4 ez dago gustura edo ez dago batere gustura bere ordutegiarekin, eta enplegatuen % 58k lanaldi zatitua dauka, bazkaltzeko bi ordu eta erdiko etenarekin. Oro har, horrek esan nahi du sarrera 9:00etan dela, eta irteera 19:00etan.

Irteteko orduak, normalean, gauerdira arte luzatzen du aisialdia. Horren ondorioz, lo egiteko orduak murrizten dira, eta hurrengo egunean lanean errendimendua txikiagoa izaten da. Ondorio horiek egoera berezi bat adierazten dute, Europako gainerako herrialde gehienekin alderatuta.

Ordutegien aldaketaren ezarpena bultzatzeko, eta gizarte osoak argi izan dezan bilakaera horretan denen inplikazioa behar dela, Sailak ARHOEren (Espainiako Ordutegiak Arrazionalizatzeko Elkartea) VI. Kongresua egitea sustatu du, eta azaroan egingo da Donostian.

2 iruzkin
  • Empleo y Asuntos Sociales
    2011.eko uztailak 29

    Efectivamente, la mayor dificultad de la implantación de un modelo flexible de jornada continua en el trabajo radica en la desconfianza que muestran tanto las direcciones de la empresa como los trabajadores al abordar el cambio. Incluso esta desconfianza se puede extender a clientes y proveedores.

    La experiencia en este tipo de experiencias, nos dice que las reticencias se superan según transcurre el nuevo modelo horario, pero para ello es muy importante fomentar el diálogo, la transparencia y la participación dentro de la organización.

    Dado que la experiencia de esta empresa puede resultar de interés para el Departamento, si le parece conveniente puede trasladarnos más información sobre el proceso de cambio horario y el contacto de la empresa.

    Muchas gracias.

  • 2011.eko uztailak 29

    Dónde yo trabajo costó pero al final se ha impuesto. El problema era que el gerente no confiaba poder supervisar a todo el mundo si la jornada se alargaba por delante y detrás en función de los horarios de cada uno.
    La suerte fue que pudimos instalar workmeter, un programa que supervisa y mide la productividad de los que trabajamos con ordenadores. Ahí hemos podido demostrar que somos más productivos incluso cuando nos dejan organizar nuestro propio tiempo. Todo es cuestión de buena organización.
    Por cierto, el programa va tan bien y es tan fiable, que algunos compañeros ya está probando el teletrabajo algunos días, y la empresa está contenta con ello.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko