Berriak Enplegu eta Gizarte Gaiak
Eu

Lanbide.neten zerbitzu berriak enplegu eskaeraren izapidetzea azkartuko du

2011.eko uztailak 20

 

  • Euskal Enplegu Zerbitzua Estatuko lehena izan da Lanbiden apuntatuak egonik, lan bat aurkitu eta galdu zutenei aukera ematen bulego batetik pasatu gabe webgune ofizialaren bidez berriro alta emateko.

Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak zabaldu egin du gaur bere erreminten katalogoa, baja izatetik alta aldministratiboa izateko aldaketa  webgune ofizialaren bitartez izapidetzeko aukera emanez (www.lanbide.net) Lanbideren bulego batean erregistratuak egonik, lan bat aurkitzean baja hartu zuten eta berriz ere langabeziara itzuli direnei. Aurrerapen hori baino lehen, herritar horiek Lanbideren bulego batetik pasatu behar ziren.

Sistema aitzindaria da Estatuan, eta haren asmoa da "zerbitzua azkartzea", aldi berean, Euskal Enplegu Zerbitzuaren bulegoetara edo haren zentro laguntzaileen sarera joateko beharra saihestuz. Europako Erkidegotik kanpoko nazionalitatea duten eta Euskadin bizi diren eskatzaileek ezingo dute aukera berritzaile hori baliatu, haien izapidetzeak dokumentazio egiaztatua behar duelako, eta, gainera, eskura aurkeztu behar zaie Euskal Enplegu Zerbitzuko langileei.

Enplegu-eskatzaile gisa lehen aldiz alta emateko bai da beharrezkoa okupazio-elkarrizketa bat egitea, bertan aholkularitza, laguntza eta orientazioa ematen baitzaio laneratzeko plan pertsonalizatu bat lantzeko. Elkarrizketa hori egiteko, Lanbideren bulego batera edo zentro laguntzaile batera jo behar da.

Erreminta horren bitartez, www.lanbide.net webguneak bere ekintza-esparrua indartzen du, bestelako zerbitzuen artean, aukera emanez profil profesionalari buruzko informazioa eskuratzeko, Lanbideren eskaintzetan sartzeko, eskaria berritzeko (DARDE), edo prestakuntza-ikastaroetan izena aurretik emateko.

Lanbideren webgune ofiziala bisita gehien izan dituzten web-orrietako bat bihurtu da Euskal Autonomia Erkidegoan. Eustat Euskal Estatistika Erakundearen azken datuen arabera, Euskal Enplegu Zerbitzuaren webgune ofiziala hamabosgarren postuan dago bisita gehien jaso dituzten Euskadiko webguneen rankingean.

Iruzkin bat
  • @lanbideejgv
    2011.eko uztailak 21

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Un nuevo servicio de Lanbide.net agilizará la tramitación de la demanda de empleo. http://bit.ly/pY9urT

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan