Berriak
Eu

Undurragako Urtegian Zebra Muskuilu nagusien presentzia baieztatzen da.

2011.eko uztailak 20

 Undurragako urtegian Zebra Muskuilu larbak antzemanda, pasadan uztailaren 5ean Kantauriko Konfederazio Hidrografikoak urgentziako batzar batera deitu zituen afer honen kudeaketan inplikaturiko administrazio eta erakundeak (Ebroko Konfederazio Hidrografikoa, URA, Bizkaiko Foru Aldundia, Iberdrola, Bilbao-Bizkaiako Uren Partzuergoa). Batzar horretan lehen neurri gisa, Bizkaiko Foru Aldundiak abian jarria, eragindako uretan arrantza galaraztea izan zen, inguruko arroetara espeziearen hedapena ekiditeko helburuaz.  Era berean, Ur Partzuergoak urtegiaren ur kota hainbat egunetan murrizteaz arduratu zen, erakuskari hautaketa sakonago bat ahalbidetzeko eta urtegian zein Barazarreko zentralean  muskuilu nagusien presentzia lokalizatzeko.

Erakuskari hautaketa aurreko uztailaren 14an egin zen, Iberdrola, Kantauriko Konfederazio Hidrografikoaren tekniko eta ibai zaintzaileen, ANHIDRA Aholkularitza enpresaren, Ertzaintzaren Ingurumen eta Urpekari Unitateen, Ur Patzuergoaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta URAren teknikarien laguntzaz. Lan talde ezberdinak egin ziren lana erraztu eta emaitzak ahalik eta zehatzen izan zitezen posible egiteko.

Eginiko erakuskari hautaketek Zebra Muskuilu nagusien kolonien presentzia konfirmatzen dute. Kantauriko arro baten lehenengoz aurkitu izan dira orain, ibaiburuan zehazki; ur behera zabaltzeko dagoen arriskuaz gainera. Hori dela eta, bere hedadura moteltzeko zein bere garapenari jarraipen bat egiteko, lehen biziko neurriak hartu dira jada.

Egoera hau dela medio, Zebra Muskuiluaren gaia jarraitzeko sorturiko batzordearen batzar berri bat egin zen Bilbon. Batzar horretan ekimen eta akzio berriak akordiatu dira. Beraien artean, Kantauri Esparruan Zebra Muskuiluaren jarraipenerako Instituzio Arteko Batzordearen barne, dokumentu partekatu baten erredakzioa bultzatu behar duen lantalde baten sorkuntza. Dokumentu honekin lortzekoak:

  • Administrazio ezberdinak darabilten informazioaren, analisien, kudeaketa metodologien, eta darabilten kontingentzia planen bateratzea eta bide amankomun bat lortzea.
  • Parte hartzen duten Administrazio eta Erakunde ezberdinen artean Akzio Plan Amankomun bat sortzea.
  • Kantauri Arroetan Zebra Muskuiluaren egoera zein den plazaratzeko Komunikazio Plan Hitzartu bat gauzatzea.
  • Zebra Muskuiluaren Kudeaketan duen esperientziagatik, lehendabiziko kolaborazioa Ebroko Konfederazio Hidrografikoaz sustatzea.

Honetaz aparte, Administrazio bakoitzak abian duen kontingentzia plana garatzen jarraituko du, instituzioen arteko kolaborazio estuan.

Eragindako zonaldearen ezaugarriak

Undurraga urtegia Arratia ibaiaren goi ibilbidean dago eta Urrunagako urtegitik bataz beste urtero148 hmur jasotzen du. Azken urtegi honek Ullibarri Ganboako urtegitik jasotzen du ura. Azken biak Ebroko Arroan barne daude. Ur eduki hau argindar elektrikoa sortzeaz aparte, Bilbao-Bizkaiako Partzuergoak kudeaturiko ur hornidurarako erabiltzen da.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan