Berriak Lehendakaritza
Eu

WDCeko epaimahaiak Bilbo 2014ko diseinuaren hiriburu izateko hautagaitza aztertu du

2011.eko uztailak 20

Irabazlearen izena urrian jakingo da eta Bilbo nazioarteko diseinuaren gune bihurtuko luke

Manuel Salinero, Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritzako idazkari nagusia prentsaurrekoan azaldu da Alhondigan Bilbo 2014ko Munduko Diseinuaren Hiriburu (WDC) izateko hautagaitzaren balorazioa egiteko. Aurretik Eusko jaurlaritzak eta gainerako erakundeek egindako lan handia nabarmendu du Salinerok. Bere iritziz Bilbok jaso beharko luke saria. “Gaur ez da gure eguna izan behar, Bilbok aitorpen hori merezi duela epaimahaia konbentzitu dugun eguna baizik”.

World Design Capitaleko (WDC) Antolakuntza Komiteko ordezkaritza bat Bilbon izan da egunotan hiriak jasan duen berroneratze prozesua eta diseinuak Bilbo, Bizkaia eta Euskadi osoko lehiakortasunaren eta bizi kalitatean duen garrantzia gertutik ezagutzeko. Martin Darbyshare, Tangerine diseinu eta berrikuntza aholkularitza-enpresaren kofundatzaile eta zuzendari orokorrak, eta Dilki de Silva, Industri Diseinuko Sozietateen Nazioarteko Kontseiluko (ICSID) idazkari nagusiak osatzen dute ordezkaritza. Biek beren ondorioak aurkeztu dituzte gaur arratsaldean prentsaurrekoan, Manuel Salinero eta Bilboko Udaleko eta Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkariekin batera.

World Design Capitaleko (WDC) Antolakuntza Komiteko ordezkariak astelehen arratsaldean iritsi ziren Bilbora. Atzo arratsaldean eta gaur goizean Bilbo 2014ko Diseinuaren Nazioarteko Hiriburu bihurtzeko hautagaitza osatzen duten ardatz eta ekintzak ezagutu dituzte, ekimen honetan parte hartzen duten eragile, erakunde, enpresa eta finantzarien eskutik.

Erakundeen artean adostasuna

Leioako Artaza Jauregian atzo egin zen erakundeen arteko bazkarian Patxi Lopez lehendakaria Iñaki Azkuna, Bilboko alkateak eta Jose Luis Bilbao, Bizkaiko ahaldun nagusiak lagunduta egon izana, euskal administrazioen artean Bilboren hautagaitzari babesa emateko lortu den akordioaren erakusgarri garbia da.

Hainbat enpresa garrantzitsuk ere euren sostengua agertu diote hautagaitzari: BBVA, Iberdrola, Euskaltel, Petronor, Gamesa, BBK eta MCC Atzo bertan WDCeko ordezkariak Bilboko, Bizkaiko eta Euskadiko diseinu, berrikuntza eta sormen sektoreekin lotutako ehun bat enpresa eta eragilerekin elkartu ziren.

WDCeko Antolakuntza Komiteko ordezkariek bi egun bizi igaro dituzte erakundeekin eta hainbat leku bisitatu dituzte, esate baterako: Guggenheim Museoa, Iberdrola Dorrea, Euskalduna Jauregia, Abandoibarrako unibertsitateko instalazio berriak — EHUko Paraninfoa eta Deustuko Liburutegia- AlhondigaBilbaoko aisialdi eta kultura zentroa, Bilbao Exhibition Center erakusketa azoka, Bilbao Arte, Miribillako kirol instalazio berriak – Bizkaia Frontoia eta Bilbao Arena- eta Plentziako Itsas Unibertsitatea eta Urpeko Upategia.

Iruzkin bat
  • @Lan_Ekintza
    2011.eko uztailak 20

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: El jurado del WDC analiza en bilbao la candidatura a capital mundial del diseño 2014. http://bit.ly/pF006P

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)