Berriak Osasuna

Osasun sailak gaixoen eta haien familien kolektiboen bizi-kalitatea hobetzeko eta osasuna sustatzeko jarduerak egiteko laguntzen agindua onartu du (Gobernu Bilera 2021-6-22)

2021-06-22
  • Gaixoen eta haien familien kolektiboek osatutako irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimeneko elkarteei zuzendutako laguntzetarako 300.000 euroko lerro bat onartu da
  • Osasuna sustatzeko jarduerak egiteko dirulaguntzetara beste 250.000 euro gehiago bideratuko dira

Garrantzi sozial handiko bi jarduera-ildotan aritzeko diru laguntzak arautzen dituzten Gotzone Sagardui Osasun sailburuaren aginduak onartu ditu gaur Gobernu Kontseiluak. Guztira 550.000 euro banatuko dira.

Alde batetik, Euskal Autonomia Erkidegoan gaixoek eta haien familiek osatutako irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimeneko elkarteei zuzenduta dirulaguntzen deialdia egiten da. Elkarte horiek gaixoen eta haien familien bizi-kalitatea hobetzera bideratuta egongo dira. Dirulaguntzaren zenbatekoa 300.000 eurokoa izango da guztira.

Honako helburu hauek dituzten jarduerak finantzatuko dira: gaixoek bere burua zaintzeko gaitasuna eta autonomia areagotzeko trebetasunak eta baliabideak garatzen laguntzeko jarduerak; osasuna sustatzeko ikuspegitik, beraien behar soziosanitarioak laguntzeko eta bideratzeko jarduerak; gaixotasunari buruzko, haren arrisku-faktoreei buruzko eta osasun-jokabide egokienei buruzko ezagutza eta informazioa areagotzeko jarduerak; eta, eragindako pertsonen osasun-desberdintasunak murrizteko eta genero-ikuspegia txertatzeko jarduerak.

Beste alde batetik, , halaber, 2021 urtean Euskal Autonomia Erkidegoko toki-eremuan osasuna sustatzeko jarduerak egiteko diru-laguntzak emateko deialdiaren oinarriak onartu egiten dira, Dirulaguntzaren zenbatekoa 250.000 eurokoa izango da guztira.

Komunitatean parte hartzeko prozesuak sortzera eta/edo dinamizatzera bideratutako jarduerak eta osasuna lehenesteko, planifikatzeko eta garatzeko sustatzera bideratutako ekintzak eta estrategiak finantzatuko dira. Horretaz gain, osasuna sustatzera bideratutako eta komunitatearen beharrei, nahiei, arazoei edo intereseko gaiei erantzuten dieten jarduerak ere finantzatuko dira.

Eskabideak bitarteko elektronikoen bidez aurkeztuko dira eta epea hilabetekoa izango da, deialdia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko