Euskadik 5,5 milioi jasoko ditu Espainiako Gobernutik Donejakue bidea sustatzeko, Xacobeoa dela eta

2021-06-18
  • Espainiako Gobernuaren Xacobeo 2021-2022 Turismo Plan Nazionalean, Euskadik 5,5 milioi euro jasoko ditu Donejakue bideari lotutako ondarearen turismoa balorizatzeko.

Espainiako Gobernuak Xacobeo 2021-2022 Turismo Plan Nazionala aurkeztu du Oviedoko Arte Ederren Museoan, Donejakue bideak bultzatzeko proiektu bat, kultura- eta ondare-produktu gisa, estatuko lurralde osoan, eta Next Generation europar funtsen bitartez finantzatuko da. Proiektuan, Euskal Autonomia Erkidegoko historia-ondareko interbentzioak hartu dira kontuan, 5,5 milioi euroko guztizko zenbatekodunak. Aurkezpenera, Euskadi ordezkatuz bertaratu da Jesús García de Cos Turismo eta Merkataritzako sailburuordea.

"Donejakue bideak plan espezifikoa eskatzen du, hura berpizteko Urte Santua ospatzen dela baliatuz, eta 2022 osoan luzatuko da. 1993ko Xacobeoaezinbestekoa izan zen Donejakue bidea gure turismo-eskaintzaren produktu izar bihurtzeko, eta 2021ak, susperraldiaren urteak, milurteko mugarri bat adierazten du", nabarmendu du Reyes Maroto Industria, Merkataritza eta Turismoko ministroak.

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak eskertu egin du Espainiako Gobernuak egin duen ahalegina eta bi administrazioen arteko koordinazioa ondareko ondasunetarako Inbertsioen plana adostu ahal izateko. Hartara, “ Donejakue bidea turismo-produktu hain garrantzitsua hauspotu ahal izango dute, desestazionalizazioa, lurralde barneko fluxu-mugimendua eta bidaia bultzatzen duena, betiere,ingurumena, ingurunea eta turismo-jasangarritasunaerrespetatuz”.

Beraz, onartutako proiektuaren helburua da Euskadin barrena doan Donejakue bideko turismo-eskaintza hobetzea eta, hartara, turisten esperientzia bera. Gainera, ingurumen-jasangarritasuna bultzatu nahi da, energia-efizientziaren bidez eta eraikinen digitalizazioarenbitartez. Hori guztia aberastasunaren sorrerari, tokiko garapenari eta gizarte-kohesioarilaguntzeari begira. 

Jarduketek hainbat higiezini eta udalerriri eragingo diete, hala nola Portugalete, Gernika-Lumo, Zalduondo, Armentia, Hondarribia, Markina, Irun, Beasain, Elorriaga, Vitoria-Gasteiz, Balmaseda, Ormaiztegi, Zumaia eta Segura.

Turismo-balorizazioa  izango da birgaitzera zuzendutako proiektuen muina, hauexen bidez: ingurumen- eta energia-jasangarritasuna hobetzea, karbono-aztarna murriztu eta konpentsatzea, teknologia adimentsuak aplikatzea, aklimatazioa eta irisgarritasuna hobetzea.

Euskadiko Donejakue bidea

Euskadin barrena igarotzean, Donejakue bideak bi ibilbide egin ditzake: bata kostaldekoa, eta bestea barnealdekoa, aurrera eginez Frantsesbideadelakoarekin bat egiten duen arte.

Euskal kostaldeko Donejakue bideak, 214 km-koak, 8 etapa ditu, eta bertan ondoz ondo bizi dira Euskadi marinela eta nekazaria, baita hirikoa eta landakoa ere. Lehen tartean Gipuzkoako itsasertzean zehar doa, Bidasoko bokaletik Bizkaiko mugaraino. Bizkaian, Markina-Xemeinen zehar sartzen da, eta Lea-Artibai eta Busturialdea Bizkaiko eskualdeetako bazterrak ezagutzeko modua ematen du, Enkarterrira heldu arte.

Barnealdeko Donejakue bidea 249 km-tanluzatzen da eta, zazpi egunetan, askotariko geografia, gizartea, ekonomia, monumentu sorta eta kultura zabala zeharkatzen du. Gainera, ibilbide hau, erromatarren garaitik, Penintsula iparraldeko komunikazio-ardatz garrantzitsuenetako bat izan da.

Euskadiko Donajakue bidea Kultura Ondasun Kalifikatutzat hartzen da, Monumentu Multzoa kategoriaz, eta bertan sartzen dira bidearen trazatua bera eta haren oinarriko bide mota, obra zibila bide-trazatuaren euskarri gisa, bideari atxikitako monumentu-multzoa eta higiezinak, eta beste elementu batzuk.

Iruzkin bat
  • @albergueirun
    2021-06-20

    Comentario de Twitter:
    Impulso para potenciar el Camino De Santiago en Euskadi.

    https://t.co/Men9fjkFNb

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak