Lehendakariordeak uste du "arduragabekeria" izango litzatekeela gobernuen arteko lankidetza haustea, krisitik ateratzeko bidea baita lankidetza hori
- Bizkaiko 2020-2023 Enplegu Planaren aurkezpenean, honako hau ziurtatu du: "Hori da ikasi dugun ikasgaia, lankidetzan aritzea, elkar osatzea, eztabaidatzea eta adostea"
Lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburu Idoia Mendiak adierazi du "arduragabekeria" izango litzatekeela gobernuen arteko lankidetza haustea, "norbaitek kate hori haustea"; izan ere, lankidetza horri esker ari gara krisitik ateratzen; esan duenez, "hori da ikasi dugun ikasgaia, lankidetzan aritzea eta elkar osatzea, eztabaidatzea eta adostea".
Mendiak Bizkaiko 2020-2023 Enplegu Planaren aurkezpenean parte hartu du gaur. Hitzordua Bilboko Iberdrola dorrean egin da, eta bertan izan dira Industria, Merkataritza eta Turismoko ministro Reyes Maroto, Bizkaiko diputatu nagusi Unai Rementeria eta Bizkaiko Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasuneko diputatu Teresa Laespada.
Lehendakariordeak gogorarazi duenez, "gure ekonomia laurogei urtean jasan duen erasoaldi handienari aurre egiten ikusi dugu", eta nabarmendu du krisi honek utzi digun ikasgaia honako hau dela: "gaur irtenbide bat ikus badezakegu, hori administrazio publiko guztien baterako ahaleginagatik izan da, inoiz eduki dugun erronkarik handienaren aurrean inbertsio sozialak egitera bideratu dugun inbertsio handiagatik; eta gizarte-eragile guztien ahaleginagatik, elkarrizketa eta akordioa benetan gauzatu baitituzte". Izan ere, horrek baino ez du azaltzen, erantsi du, "gai izan garela iragarpenik okerrenei eusteko".
"Euskadin 68.000 lanpostu suntsituko zirela iragarri zen, eta eragin hori erdira mugatzea lortu genuen, batez ere ERTEen ondorioz. Hala ere, pandemiak aurretik eraman zituen enpleguen % 80 berreskuratu dugu jada, eta arautze babestuan egon direnen % 85 itzuli dira lanera, Euskadiren kasuan, diru-sarrera txikienak osatuz gainera", adierazi du.
Horregatik, bere ustez, "gure bereizgarri nagusiak erresistentzia eta berreskuratzeko gaitasuna dira", baina esan duenez "hona iristeko, lankidetza ere funtsezkoa izan da. Gobernuok aurrez aurre begiratzen jakin dugu, bizkarra eman beharrean, lankidetzan aritzen eta elkar osatzen jakin dugu, eztabaidatzen eta adosten jakin dugu, eta arduragabekeria litzateke norbaitek ikasgai hori ahaztea eta lankidetza-katea haustea".
Lehendakariordeak gaur aurkeztutako Bizkaiko Enplegu Plana aipatu du, eta adierazi du lurralde horrek "Udalen, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren sostengua duela bidezkoa eta berdintasunezkoa izan behar duen irtenbideari behin betiko bultzada emateko, enplegua gizarte-kohesiorako eta baterako aurrerapenerako faktore gisa hartzen duen irtenbide bati bultzada emateko. Eta gaur berresten dugun irudi honen bidez, Bizkaiko herritarrek datu ekonomikoez eta txertaketa-datuez haratago arrazoi bat dute etorkizunean konfiantza izateko: hemen gaudenok partekatutako konpromisoa dugu kogobernantza-bide horri jarraipena emateko".
Idoia Mendiak azpimarratu duenez, erakundeak "ez gaude hemen lehiatzeko, partekatzeko baizik". Bere saila Euskadi osoan enplegu-politikak zuzentzen dituen saila den arren, gogorarazi du "komunitate txiki bat garela eta ezin dugula ez bikoiztu ez elkarri aurka egin". Horregatik, honako hau erantsi du: "Plan honek Euskal Estrategian txertatu dugun jardunaren ikuspegi integrala jasotzen du. Hamarkada baterako begirada, legealdi batetik harago doana eta erakunde eta gizarte-eragile guztiekin lankidetzan egin duguna, eta talde politiko guztien ekarpenak jaso dituena".
Amaitzeko, honako hau adierazi du lehendakariordeak: "erronka itzela dugu, orain ez baita soilik langabezia-tasa jaistea, baizik eta langabezian trabatzen direnak, aukera gutxien dituztenak berreskuratzea, eta nortzuk diren badakigu: 45 urtetik gorakoak, emakumeak, gazteak eta dibertsitate funtzionala duten pertsonak. Erabateko berdintasunaren aldeko lana izugarria da, eta horretan buru-belarri dihardugu".
-
2021-06-21
Irresponsabilidad de algunas autonomías ponerse como que la ley no importara y luego tratar de echar la culpa a los y las demás cogiendo a cuantos incautos e incautas hicieran falta infiltrados o infiltradas o no moviendo a gente como de las subvenciones a la causa como deben funcionar algunas organizaciones mafiosas en el mundo. Parece les pagara la industria armamentística deslealtad incluida.
-
2021-06-21
Autonomia batzuen arduragabekeria, legeak axola ez balu bezala jartzea, eta gero gainerakoei errua botatzen saiatzea, infiltratu, infiltratu edo infiltratu edo infiltratu gabeko behar beste konfiskatu hartuz, munduan mafiako erakunde batzuek funtzionatu behar duten bezala jendea mugituz. Armagintzak desleialtasuna ordainduko dizue.
-
2021-06-21
Me parece buena propuesta recompensar la denuncia de la corrupción entre el funcionariado de lo público y responsables como que cualquiera vale para lo público esquilmado en forma de deuda como que Europa está en venta al o a la mejor postora con esto de que se fabrica el dinero y las amenazas exteriores al acecho como que quienes tienen privilegios no resultaran afectados y afectadas afecciones al conjunto.
Lo peor es el conformismo y resignación de personas cuando quienes viven de lo público es elevado para hacer o deshacer y quienes vengan después que intente arreglar el desaguisado se encuentre, supongo vendrán malos tiempos planeta contaminado y esquilmado con amenaza cambio climático y guerras del siglo 21 posibles y a saber si sufrimos variantes. -
2021-06-21
Proposamen ona iruditzen zait arlo publikoko funtzionarioen eta arduradunen arteko ustelkeriaren salaketa saritzea; izan ere, edozeinek balio du zor gisa murriztutako arlo publikorako, hala nola Europa eskaintzaileari edo eskaintzailerik onenari saltzen ari zaiola, hau da, dirua eta zelatari egindako kanpoko mehatxuak fabrikatzen direla, eta pribilegioak dituztenei ez zaiela kalterik edo eraginik eragingo multzoan.
Okerrena pertsonen konformismoa eta etsipena da, publikotik bizi direnak egiteko edo desegiteko handiak direnean eta ura husten saiatu ondoren datozenak aurkitzen direnean; garai txarrak etorriko dira, ustez, planeta kutsatu eta itota, klima-aldaketaren mehatxuarekin eta 21. mendeko gerra posibleekin, eta, auskalo, aldaerarik pairatzen dugun.