Lehendakariordeak “langileek enpresen orientazioan eta kudeaketan duten inplikazioa” nabarmendu du

2021-06-18
  • ASLEren biltzar nagusian, lan-sozietateen balioak etorkizunerako funtsezkoak direla nabarmendu du

Idoia Mendia Lehendakariordeak eta Lan eta Enpleguko sailburuak, gaur, “langileek enpresen orientazioan eta kudeaketan duten inplikazioa” nabarmendu du, eta esan du, elkartasunarekin eta ekintzailetza kolektiboarekin batera, “etorkizuna idazteko” balioak direla.

Mendiak ASLE Euskadiko Lan Sozietate eta Partaidetzapeko Enpresen Elkartearen biltzar nagusiaren irekieran esku hartu du; ekitaldia Donostian izan da, Tabakalera Kultura Garaikidearen Zentroan. Sailburuak honako hau esan du: “aparta da bi hile baino gehiago ekonomia erabat etenda egon eta gero eta urtean erabateko ziurgabetasuna bizi ondoren, Gerra Zibiletik egon den BPGd-aren beherakadarik handienaren erdian, 2020an bederatzi lan-sozietate berri, ekintzailetza kolektiboko, elkartasuneko, ingurunearekiko konpromisoko eta enplegu-sorrerako bederatzi proiektu sortu izana”. Eta beste alderdi bat ere nabarmendu du: “beste balantze bat, ez hain nabaria, baina askoz ere erabakigarriagoa; alegia, ASLEk elkartutako enpresei bizirik irauteko iaz eman dien ezinbesteko laguntza”.

Hori horrela, honako hau esan du: “krisi hau iritsi eta urte eta erdira, administrazio publikoen, enpresen eta batutako langileen ahalegina emaitzak ematen hasi da”, eta horretan oinarritzen dira, bere iritziz, “itxaropenerako eta etorkizunerako arrazoiak. Etorkizun hori lan-sozietateen balio nagusiekin idatzi nahi dugu: elkartasuna, ekintzailetza kolektiboa eta langileen inplikazioa enpresen orientazioan eta kudeaketan”.

Lehendakariordeak nabarmendu du bere sailak lan-sozietate eta partaidetzapeko enpresekin duen konpromisoa, 2030 Euskal Estrategiaren bidez “hurrengo hamarkadarako zabaldu nahi dugun enplegu-eredua”, “kalitateko enplegua, inklusiboa eta berdinzalea lortzeko, bizi ditugun eraldaketen ondoriozko Euskadi berriak enpleguaren bidez gizarte-kohesioan sakontzea lortzeko”.

Mendiak gogorarazi duenez, “sektorearekin Ekonomia Sozialeko Lehen Plan Estrategikoa prestatzen ari gara”; hartan, ekintzailetza kolektiboa funtsezko oinarrietako bat izango da. “Ekonomia sozialeko erakunde eta enpresei laguntzeko formula da, enpresa jasangarriaren, integratzailearen eta kalitateko enpleguaren enpresa sortzailearen eredu gisa. Hori dela eta, ekonomia sozialaren printzipio eta balioak sustatzen jarraituko dugu”, esan du, amaitzeko. 

2 iruzkin
  • 2021-06-18

    Se observan malas prácticas incluso posibles incumplimientos desde la clientela, sería conveniente hacer saber partes aunque luego no se premiara la colaboración implica un tiempo parece no valorarse siempre que se haga con fundamento y mejora del entorno no ir a saco beneficio mientras nadie diga nada de posibles incumplimientos incluso pudiendo emplear prácticas mafiosas con el entorno incluido.

  • 2021-06-18

    Jardunbide okerrak ikusten dira, baita bezeroek egin ditzaketen ez-betetzeak ere; komenigarria litzateke zatiak jakinaraztea, nahiz eta gero lankidetza sarituko ez balitz, badirudi ez dela denbora bat balioesten, baldin eta ingurunea behar bezala eta hobetuta egiten bada, etekinik atera gabe, inork ez-betetzeei buruz ezer esaten ez duen bitartean, baita ingurunearekin batera praktika mafiosoak erabil baditzake ere.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak