Berriak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa
Eu

Ingeles, Frantses eta Alemanezko ikastaroak atzerrian (2011-07-19(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko uztailak 19

Jaurlaritzaren Kontseiluak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak proposatuta, gaur onartu du atzerrian alemanezko, frantsesezko eta ingelesezko ikastaroak egiteko ikaspostuetarako dei egiten duen agindua, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 2. zikloko ikasleentzat eta Batxilergoentzat.

Agindu honen helburua 850 ikaspostuko deialdia egitea da, 2012ko udan, Alemanian, Frantzian, Erresuma Batuan eta Irlandan egonaldiak eta ikastaroak egiteko, honako maila hauetako ikasleei zuzenduta: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 2. zikloa eta Batxilergoak.

Deialdiko ikaspostu bakoitzean honako hauek hartzen dira kontuan: ikasleak bizi diren hiritik egonaldia izango den tokirainoko joan-etorriko bidaia, bidaia-asegurua, egin behar duten hizkuntza-ikastaroko matrikula eta ikasmateriala, ostatua, mantenua eta ikastaroa egingo den ikastetxerainoko hiri-garraioa.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan