Osasun saileko Elkar Eginez sariek aipamen berezia egiten diote Inor Atzean Utzi Gabe funtseko Erdu programari

2021-06-17

Bilbao, 2021/06/17

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak Elkar Eginezen lehen edizioaren errekonozimenduak banatu ditu gaur goizean. Aintzatespen hori mendekotasunen arloko praktika hobeei eta ibilbide profesionalari buruzkoa da. Epaimahaiak aipamen berezia egin dio Erduri, pandemia garaian sortutako Inor Atzean Utzi Gabe funtsaren zortzi programetako bati.

Erdu mendekotasunetan gertutasunez esku hartzeko programa bat da, eta Jeiki, Gizakia, Agipad eta Etorkintzak kudeatzen dute. Haren ordezkariak oso pozik agertu dira aintzatespenak emateko ekitaldian egindako aipamen horrekin. Ekitaldian izan da Marian Olabarrieta Berdintasun, Justizia eta Gizarte politiketako Saileko Gizarte Zerbitzuetako zuzendaria.

Elkar Eginez elkarteak Etorkintza Fundazioaren ibilbide profesionala ere aitortu du, baita Arrasateko San Juan de Dios Ospitalearen eta Aretxabaletako Kirol Batasunaren arteko lankidetza proiektua ere. Eta beste aipamen berezi bat izan du Osakidetzaren Barrualde Galdakao ESIko Psikiatria Zerbitzuko Unitate dualerako.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak