Berriak Osasun eta Kontsumoa
Eu

Osasun eta Kontsumo Sailak, guztira, 2.300.000 euro emango ditu beka eta diru-laguntzetan (2011-07-19(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko uztailak 19

Osasun eta Kontsumo Sailak, Kalitate, Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko Sailburuordetzaren bidez, beka eta diru-laguntzen deialdia egiten du. 2.300.000 euro banatuko ditu osasun-arloko ikerketa-proiektuetarako, osasun-arloko profesionalak prestatzeko eta osasun-profesionalen elkarteak, erakunde zientifikoak eta elkargo ofizialak babesteko.

1.858.095 euro emango ditu egoitza EAEn duten I+Gko zentro publiko edo pribatuetarako, 2011n hasi beharko dituzten osasun-arloko ikerketa-proiektuak finantzatzeko.

264.698 euro, egoitza EAEn izan eta osasun-arloan jarduten duten irabazi-asmorik gabeko elkarteetarako, osasun-espezialitateetan jarduten duten irabazi-asmorik gabeko erakunde zientifikoetarako eta osasun-profesionalen elkargo ofizialetarako, elkarte horien funtzionamendu-gastuak ordaintzen laguntzeko eta etengabeko prestakuntzako jarduerak antolatzeko.

200.342 euro, Euskal Autonomia Erkidegoko osasun-profesionalentzako, osasun-arloko langileen prestakuntza-gastuak ordaintzeko eta jatorrizko zentroetan ikerketa-lanetan jarduteko.


Deialdiaren oinarriak Euskal Herriko Arduralaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan