
Turismo Sailak Lehentasunez Jarduteko Eremuak bultzatzeko eta haien turismo-aktiboak balorizatzeko plana aurkeztu die udalei eta eskualdeei
-
Turismo Saila udalekin eta eskualdeekin bildu da Lehentasunez Jarduteko Eremuak (LJEak) bultzatzeko eta haien turismo-aktiboak balorizatzeko xehetasunak zehazteko; bilatzen da ekonomia eta enplegua suspertzea, turismoaren trakzio-proiektuen bitartez.
-
Proiektuak Eusko Jaurlaritzako Berpiztu programaren 6,5 milioiko ezohiko ekarpenaren bidez eramango dira aurrera, askotariko udalerri eta eskualdeetan turismo-ekintzak garatzeko.
Aste honetan, Jesús Garcia de Cos Turismo eta Merkataritzako sailburuordeak eta Goyo Zurro Turismo eta Ostalaritzako zuzendariak bilkurak egin dituzte turismo-ondarea bultzatzeko planean parte hartuko duten udaletako ordezkariekin; plan horrek 6,5 milioiko zuzkidura du, eta Berpiztu Euskadiko Ekonomia eta Enplegua Suspertzeko Programatik aterako dira.
Ekintzak hainbat trakzio-proiektutan sartzen dira, eta Lehentasunez Jarduteko Eremuko hainbat udalerri eta eskualderi eragiten diete. Lehenik, Ezkerraldea-Meatzaldean, industria-ondarea eta Itsasadarra balorizatzeari helduko zaio Barakaldo, Sestao, Portugalete, Santurtzi, Muskiz eta Abanto Zierbenako askotariko ekintzen bitartez. Programa horietan, langile-ibilbideak suspertu, diseinatu eta sustatzen dira, industria-turismoko askotariko guneak birgaitzen, eta bide berdeak egokitzen, besteak beste.
Plan horiek garatuko diren beste eremu bat Enkarterri da, arlo hauexetako ekintzei helduz: digitalizazioa, mugikortasun jasangarria, zikloturismoko ibilbideak hobetzea eta sustapena indartzea. Bukatzeko, Oarsaldean proiektu nagusiak Arditurri Bide Berdearen turismo-korridoreari erreparatzen dio, zerbitzuak, tresna digitalak eta sustapena sendotuz.
Proiektu horiek ez ezik, hainbat zeharkako ekintza egingo dira Basquetour Turismoaren Euskal Agentziaren bitartez, askotariko eszenategietan industria-turismoa eta ondare-baliabideak bultzatzen jarraitzeko.
-
2021-09-18
Egun on,
Las vecinas y vecinos del pueblo de Gordexola desconocíamos la intención del Ayuntamiento de la creación de un parking de autocaravanas en el centro del pueblo.¿Cómo es posible que se permitan estas actuaciones sin la participación ciudadana conforme a la Carta Europea de Autonomía Local y la Ley 2/2016, de 7 de abril, de Instituciones Locales de Euskadi?