Euskadik Autonomia-Erkidegoak ordezkatuko ditu gazteriaren arloan Europar Batasuneko Ministroen Kontseiluaren aurrean

2021-06-17
  • 2021´eko bigarren seihilekoan, Esloveniako EBko lehendakaritzaren barruan


Brusela/Vitoria-Gasteiz, 2021 06 17


Euskadik, 2021´eko bigarren seihilekoan, Europar Batasuneko Hezkuntza, Kultura, Gazteria eta Kirol Ministroen Kontseiluaren aurrean ordezkatuko ditu gazteriaren arloko autonomia-erkidegoak, Europar Batasuneko Esloveniako lehendakaritzaren barruan. Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak lan-bileretan lantzen diren gaiak helaraziko ditu, eta Europako gazteen gaurkotasunarekin lotutako jarrera erkide autonomikoak landuko ditu.


Agurtzane Llano Eusko Jaurlaritzako Gazteriako zuzendariak azaldu duenez, "Erkidegoek eta hiri autonomoek Kontseiluaren bileretan duten parte-hartzearen koordinazioa CARUE akordioen esparruan garatzen da; izan ere, posible da autonomiek parte hartzea EBko Kontseiluaren zenbait bileratan, haien eskumen-eremuarekin lotuta".


Gaur, osteguna, bide telematikoz bildu dira Agurtzane Llano, Berdintasun, Justizia eta Gizarte politiketako Saileko Gazteria zuzendaria, eta Camila de Epalza, Eusko Jaurlaritzak Bruselan duen Ordezkaritzako zuzendaria, Pilar Durán, Aurelio Fernández, REPEReko Gazteriako sailburua, eta Jesus Martí, Valentziako Erkidegoko Gazteriako zuzendaria, 2021eko lehen seihilekoan.


Koordinazioak aukera ematen du Europako legegintza-prozesuan zuzenean parte hartzeko, jarrera adostuak landuz eta jarrera eta ekimen autonomikoak defendatuz EBko Kontseiluan, Europako legegilekidean.


Ekintza-plana
EB´ko Hezkuntza, Kultura, Gazteria eta Kirol Ministroen Kontseiluari dagokionez, Esloveniako Kontseiluaren lehendakaritzak bere gain hartu du Gazteriaren gaia, interes bereziarekin, Gazteen Europako Estrategiaren 2022/2024 Ekintza Planari eta Borondatezko Gazteriaren mugikortasunari dagokienez.


2020ko lehen seihilekoan, Euskadik Estatuko autonomiak ordezkatu zituen Gizarte Politiken eta Enpleguaren arloan, eta Beatriz Artolazabal sailburuak EBko Ministroen Kontseiluan parte hartu zuen, modu telematikoan, covid19 pandemiaren ondorioz.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Pilar Durán, Camila de Epalza, Aurelio Fernández, Jesús Martí