Berriak Lehendakaritza
Eu

GGKEak eta Lankidetza Proiektuak Sendotzeko hitzarmenak (2011-07-19(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko uztailak 19

Jaurlaritzaren Kontseiluak gaur argi berdea eman die lankidetzarako fundazio eta elkarteekin lau hitzarmen izenpetzeari Garapenerako euskal GKEak prestatzeko eta indartzeko, baita Venezuelan eta Bolivian zenbait lankidetza proiektu abiarazteko ere.

Hona hemen gaur onartu diren hitzarmenak:

Itaka-Eskolapioak Fundazioarekiko hitzarmena, arrisku egoeran dauden gazteek bigarren prestakuntza teknikoa jaso dezaten Venezuelako Barquisimeto hiriko Trompillo auzoan.

Proiektuaren helburua da arrisku egoeran dauden nerabe eta gazteen prestakuntza akademikoa eta lanbide heziketa hobetzea, gazteok eta nerabeok bigarren lizeo tekniko batean aukera izan dezaten osoko hezkuntza prozesu baten bitartez garapen pertsonal zein profesionala izateko.

Zabalketa Garapen eta Lankidetzarako Elkartearekiko hitzarmena, Boliviako indigenen komunitateetan berdintasuna garatzeko.

Hain zuzen ere, proiektuak Cintis komunitateko landa emakumeen garapen integrala bultzatu nahi du, berdintasunez parte har dezaten komunitateko erabaki politikoak hartzerakoan eta eskubideez baliatzerakoan.

ECODE Fundazioarekiko hitzarmena, lankidetza eragileak sendotzeko, euskal GGKEak indartsuak, trebeak eta sendoak izan daitezen, erakunde horiek baitira euskal lankidetzaren eragile nagusiak.

Ordaindutako langileei zein boluntarioei zuzendutako prestakuntzaren bitartez, hitzarmenak GGKEen ahalmen estrategiko zein teknikoak sendotu nahi ditu, erakunde horiek plangintza egokiak burutu ditzaten, diagnostiko egokietan, epe luze, ertain eta laburreko berariazko helburuak zehaztean eta lehentasunezko jardun ildoak burutzean oinarrituta.

ALBOAN Fundazioarekiko hitzarmena, GGKEak eta hezkuntza komunitatea prestatzeko Garapenerako Heziketaren arloan.

Hitzarmen honen helburuen artean dago gogoeta jardunaldi batzuk antolatu eta burutzea Euskadiko GGKEek burutzen dituzten garapenerako heziketari buruzko esperientziez, ibilbideez eta ikuspegiez.

Lau hitzarmenok Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren bitartez izenpetuko dira.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan