Tapia: “Europako funtsetarako Euskadiko proiektu guztiek ekonomiaren eraldatzaile izateko eskakizuna betetzen dute, aberastasuna eta enplegua sortzeko”

2021-06-17
  • Tapiak espero du banaketa-irizpideari buruzko xehetasun gehiago ezagutzea, eta funtsak helburu politikoekin ez erabiltzea:”Lehiakortasuna gailendu behar da, aurrera egiteko beharrezkoak diren prozesu eraldatzaileak lortzeko”
  • Sailburuak gogorarazi du euskal proiektu guztiek erantzuten dietela Europak aurrez aurre dituen hiru erronka handiei: eraldaketa digitala, klima-aldaketaren aurkako borroka eta osasun- eta gizarte-eraldaketa.

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak Europako funtsen banaketari buruzko albistea baloratu du, eta honako hauek nabarmendu ditu:

  1. Euskadik  barneratuta ditu  mundu mailan erronka diren eraldaketa nagusiak: energetikoa, digitala eta soziala
  2. Horretara bideratu ditugu inplikazio publikoko eta pribatuko proiektu estrategiko ugari
  3. Baditugu tradizio eta gaitasun industriala eta teknologikoa. Nazioarte mailan errekonozimendua duen sistema berritzailea.
  4. Hau guztia errepikatu eta argitu behar da, orain hasiko garelako ikusten NEXT funtsak nola eta zer irizpiderekin “banatuko” diren.

Zein da nagusituko den irizpidea? Proiektuen lehiakortasuna prozesu eraldatzaileak lortzeko edo Autonomien arteko kohesio-beharra?

Bi irizpideak errespetagarriak izanik, ezin dugu ahaztu NEXT funtsen helburua zein den.
Horregatik, espero dugu Espainiako Gobernuak erantzukizunez jokatzea, eta Next Funtsak ez erabiltzea interes politikoekin.
Kohesio beharretarako badira beste partida-ekonomiko batzuk, aspaldi Europatik iristen direnak.
Ez ditzagun helburuak nahastu, eta ez dezagun NEXT funtsa modu subjektiboan erabili,agintea adierazteko.
Erantzukizuna, zorroztasuna, eraginkortasuna eta zintzotasuna. Horiek dira espero ditugun irizpideak.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak