Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza
Eu

EHU-ren Unesco katedrarekin hitzarmena, urdaibaiko EKZP berrikusteko ponentziak eta ondorio zientifikoak eta teknikoak zehazteko (2011-07-19(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko uztailak 19

Erabakia, Euskal Herriko Unibertsitatearekin (UNESCO katedra) lankidetza-hitzarmen bat sinatzea baimentzeko dena. Helburua: txosten eta ondorio zientifiko-teknikoak zehaztea, Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren Erabilera eta Kudeaketa Arautzeko Egitamua berrikusteko.

Gobernu Kontseiluak EHUren Unesco Katedrarekin hitzarmena sinatzea onartu du gaurko bileran, Urdaibaiko Biosfera Erreserbako Erabilera eta Kudeaketa Zuzentzeko Planak (EKZP) berrikusteko azken dokumentuak bilduko dituen ponentzia eta ondorio zientifikoak eta teknikoak zehazteko helburuarekin.

Ingurumen, Lurralde Antolamendu, Nekazaritza eta Arrantzako sailburu Pilar Unzaluk, horrenbestez, hitzarmen hori sinatuko du, Gobernu Kontseiluak oniritzia eman ostean. Hitzarmenak 110.000 euroko aurrekontua du lanok egiteko.

Urdaibaiko Biosferako Erreserbaren Erabilera eta Kudeaketa Zuzentzeko Plana 5/1989 Legea garatuz prestatutako erreminta arautzailea da, eta aipatutako erreserbako ekosistemak babestea eta leheneratzea du helburu; bereziki, lurrazaleko eta lurpeko urak, eta landaretza autoktonoak. Era berean, Urdaibaiko Biosfera Erreserbako lurzoru urbanizaezina modu arrazionalean erabiltzea ere arautzen du esandako planak.

EKZPren 9. artikuluak aurreikusten duenaren arabera, indarrean jarri eta hamar urteren buruan berrikusi behar da. Hala, 2003an eguneratu zuten EKZP, Urdaibaiko Biosfera Erreserbari buruzko otsailaren 11ko 27/2003 Dekretuaren bidez. Dekretu horrek, besteak beste, kartografia zuzentzea eta eguneratzea aurreikusten du, baita EKZPren artikulu-testuetako hainbat alderdi jakin aldatzea ere.

Pilar Unzaluk 2010ean onartu zuen arau hori aldatzea aurreikusten zuen Agindua, eta, ondorioz, dokumentu horri buruzko mintegiei eta lan-saioei ekitea ere bai. Aurreikusitakoaren arabera, 2011 amaierarako amaituta edukitzea espero dute.

Azken dokumentuak bloke bakoitzari dagozkion esparru-ponentzien laburpena jasoko du (ibaia, itsasertza, basoa, balio arkeologikoak; errekak, nekazaritza-intereseko inguruak, hiriguneak eta patronatuaren funtzionamendua). Era berean, aldez aurreko diziplina anitzeko txostenak ere jasoko ditu, gaika antolatuta, baita mintegietako ondorio nagusiak eta sintesi-dokumentua ere.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan