Getariako Malkorbe hondartzan bainua librea dela adierazten du Osasun Sailak
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak Getariako Malkorbe hondartzan bainua librea dela adierazten du, izan ere, azken orduetan egindako analisietan baieztatu da bertako urak araudian ezarritako kalitate-irizpide mikrobiologikoak betetzen dituela. Gauzak horrela, atzo ezarritako ez bainatzeko gomendio-protokoloa itxi da.
Hondartza denboraldi osoan zehar, Osasun Sailak abian du bainu-eremuetako osasun-zaintzaren programa. zeinek uraren kalitatearen kontrol analitikoa barne hartzen du, araudian adierazitako parametro eta maiztasunekin, eta, gainera, aparteko egoeretan, hondartza-ingurunearen egoera higieniko-sanitarioaren zaintza eta herritarrei emaitzen berri ematea. Etengabeko azterketa hauek egiaztatzen dute Euskadiko hondartzen eta bainatzeko guneak egokiak direla.
Gasteiz, 2021ko ekainaren 16an
-
2021-06-16
Comentario de Twitter:
ℹ️ El Departamento de Salud restablece el baño libre en la playa de Malkorbe de Getaria.