NIK Patrika Digitala
Berriak
qrcode

Emakundek Europan ezagutarazi du kontratazio publikoan berdintasuna txertatzeko izan duen esperientzia aitzindaria

2021-06-16

Ekainaren 3, 8 eta 11n Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak Europar Batasuneko Genero Berdintasunerako Institutuak (EIGE) antolatutako topaketa birtualetan parte hartu du. Horietan, kontratazio publikoaren eta emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan adituak diren 40 pertsona eta erakunde inguruk parte hartu dute.

Topaketa horiek kokatzen dira Europar Batasunean kontratazio publikoa emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzeko bide gisa erabiltzera bideratutako proiektu estrategiko batean. Proiektuaren esparruan, esperientziak eta jardunbide egokiak identifikatu eta hautatu dira, bai Europar Batasun mailan, bai estatu eta eskualde mailan, eta horien artean Euskal Autonomia Erkidegokoa nabarmendu da.

Deitutako pertsona eta erakunde adituek aztertu eta ekarpenak egin dizkiote EIGEk Europako esperientzietatik abiatuta diseinatutako tresna praktiko bati. Tresna hori kontratazio publikoaren eremuan lan egiten duten pertsona eta erakundeei laguntza ematera bideratuta dago, kontratazio-prozesua osatzen duten fase guztietan emakumeen eta gizonen premia, baldintza eta interes desberdinak kontuan har daitezen. Hori guztia, oinarritzat hartuta emakumeen eta gizonen berdintasuna Europar Batasunaren funtsezko balioa dela, bai eta hura osatzen duten herri eta herrialdeen giza garapena, garapen ekonomikoa eta soziala lortzeko funtsezko elementua ere.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)