UPV/EHUko prezio publikoen Agindua. Jendeaurreko informazioaren izapidea. Ondorioak
Hezkuntza Sailak xedapen orokor bat egiten du urtero, goi-mailako hezkuntzako zerbitzu publikoen truke ordaindu behar diren prezio publikoak finkatzeko eta prezio horien salbuespen eta murrizketen onurarako baldintzak ezartzeko.
Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren abenduaren 22ko 8/2003 Legean xedatutakoaren arabera, agindu-proiektua jendaurrean jarri da, izapidetzen ari den arauan interesa duten gizarte-eragileen ahalik eta parte-hartze handiena bermatzeko, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu da. Horretarako ezarritako epea igaro ondoren, agindua egiteko prozedura izapidetzen jarraituko da.