Berriak Segurtasuna

Ertzaintzak eta Irungo udaltzaingoak koordinatuta jardungo dute osasun-araudia betearazteko, ekainaren 23tik 30era arte

2021-06-16
  • Herritarren laguntza eskatzen dute jende pilaketak saihesteko, aforoak errespetatzeko, segurtasun-tarteak gordetzeko eta, era horretara, indarrean dagoen osasun-araudia betetzeko

Josu Zubiaga Segurtasuneko sailburuordea eta Jose Antonio Santano Irungo alkatea gaur arratsaldean elkartu dira San Pedro eta San Martzial jaietarako Ertzaintzaren eta Udaltzaingoaren baterako lana koordinatzeko. Bilera Irungo Ertzain-etxean egin da, eta indarrean dagoen osasun-araudia betetzeko bi polizien arteko herritarren segurtasunerako operatiboak adostu dituzte, batez ere ekainaren 23tik 30erako asterako.

Alde horretatik, bai Zubiagak bai Santanok erabaki dute Irungo herritarrei erantzukizun eta ardura mezu bat helaraztea, Irunen hain seinalatuak diren egun hauek indarrean dagoen araudia errespetatuz bizi ditzaten, hau da, jende pilaketak saihestuz, aforoak errespetatuz, segurtasun-tarteak gordez, eta abar. Bi erakundeen ustez ezinbestekoa da Irungo bizilagunen laguntza izatea hori lortzeko.  

Gainera, Segurtasuneko sailburuordea eta Irungo alkatea Irungo esperientzia positiboaz mintzatu dira herritarren segurtasunerako polizia-koordinazioaren adibide gisa. Biek adostu dute bide horretan lanean jarraitzea mugako hiria izateagatik Euskadin aparteko garrantzia duen lekuan.

POLIZIEN ARTEKO KOORDINAZIOA

Eusko Jaurlaritzaren izenean bileran izan dira Rodrigo Gartzia Ertzaintzaren zuzendaria, Mikel Treku Ertzaintzaren Gipuzkoako lurralde-burua eta Luis Claveras Ertzaintzako Irungo Nagusia.

Irungo Udalaren aldetik, berriz, alkatearekin batera izan dira Cristina Laborda Udaltzaingoko eta Bizikidetzako zinegotzi ordezkaria eta Juango Azpiolea Irungo Udaltzaingoaren burua.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Jose Antonio Santano (Irungo Alkatea)