Berriak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa
Eu

"Ixaka Lopez-Mendizabal" lehiaketa (2011-07-19(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko uztailak 19

Agindua, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, unibertsitate aurreko irakasmailetan erabiltzeko asmoz argitaraturiko euskal ikasmaterial hoberenak saritzeko 2011. urteko «Ixaka Lopez-Mendizabal» lehiaketara dei egiten duena.

Jaurlaritzaren Kontseiluak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak proposatuta, gaur izan duen bilkuran agindu bat onartu du, azpiko irakasmailetan erabiltzeko asmoz argitaraturiko euskal ikasmaterial hoberenak saritzeko 2011ko "Isaac López-Mendizabal" lehiaketa jakinaraziz.

Lehiaketa honetara Euskal ikasmaterialgintzan diharduten eta beharrezko lege-nortasunez horniturik dauden argitaletxeak eta egile-editoreak bil daitezke.

Lehiaketa honek bost esparru osatzen ditu: Euskaraz irakasteko testu-liburuak. Euskara irakasteko testu-liburuak. Irakaslearen gidaliburuak. Oinarrizko irakurgaiak. Eta Ikasmaterial osagarriak. Esparru bakoitzak 2.800 euroko saria edukiko du eta horrekin batera oroigarri bana ere eskainiko da.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan