Berriak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa
Eu

Bikaintasun Akademikoaren Bekak (2011-07-19(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko uztailak 19

Agindua, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, bikain¬tasun akademikoko beken deialdia egiten duena, 2011-2012 errendimendu handiko ikasleak aintzatetsi eta saritzeko.

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenez, gaurko bileran onartu du 2011-2012 ikasturtean errendimendu altuko unibertsitate-ikasleen lana aitortu eta saritzeko bikaintasun akademikoaren bekak deitzen dituen agindua.

120 beka, 470.000 euroko zenbateko globalean, ematea du agindu honek helburu. "Bikaintasun akademikoaren bekak " esaten zaie eta beka hau 2010-2011 ikasturterako lortu duten edo 2011-2012 ikasturtean lehen aldiz unibertsitatera sartu diren eta Graduko edo behar den mailako irakaskuntzetan matrikulatuta dauden errendimendu altuko ikasleentzat dira.

"Bikaintasun akademikoaren bekek " unibertsitate-ikasleen ikasteko prozesuan eta ikerketa-lanetan bikaintasuna sustatzea dute helburu eta ikasle horien errendimendu akademikoa sarituko dute.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan