Lanbidek onartu du 32 milioi euro bideratzea enplegua sustatzeko tokiko planetara

2021-06-15
  • Halaber, sortu egin du 6,5 milioiko partida, toki-erakundeek gazteak kontrata ditzaten

Gaur, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluak onartu egin du 32 milioi euroko diru-laguntzen deialdia. Deialdiak xede du bultzatzea toki-erakundeek enplegua sortzeko proiektuak abian jar ditzaten. Era berean, aurten beste 6,5 milioi euro bideratuko dira erakunde horiek beraiek gazteak kontrata ditzaten (gazteentzako enplegu-programa baten esparruan).

Gobernuak berriki onartu duen 2030erako Enpleguaren Euskal Estrategiak lan-eredu berri bat definitzen du. Eredua, besteak beste lurralde-orekaren printzipioan oinarritzen da, enplegu-aukerak Euskal Autonomia Erkidegoko eskualde eta udalerri guztietara irits daitezen. Horregatik, bai enplegu-politikek, bai horien diseinuak, bai kudeaketa-ereduak ere kontuan izan beharko dute tokiko dimentsioa, lurraldearen premietara egokitzeko; tokiko eremuan enplegua sortzeko ekimenei laguntzeko eta laguntzeko. Pandemiak erakutsi du (globalizazioaren ebidentzia ukatu gabe) erantzun lokalak eman egin daitezkeela. Izan ere, portaera hobea erakutsi dute; eta ez soilik ekonomiaren ikuspuntutik; baizik eta enpleguaren ikuspuntutik ere, eta, ondorioz, errotzen diren lekuaren ongizatearen eta gizarte-kohesioaren ikuspuntutik ere bai.

Tokiko Enplegu Planak funtsezko jarduera-ardatz bat dira aspalditik, toki-erakundeek aukera izan dezaten beren udalerrietan bizi diren pertsonei aukerak eskaintzeko, udalerri bakoitzean dauden premiei erantzunez. Enpleguaren Euskal Estrategiak aitortu egiten du gertutasunaren garrantzia  langabeziari ematen zaizkion erantzunetan; eta sakontzen du  euskal erakunde guztien arteko lankidetzarako borondatean . Erakunde horien jarduerak etorkizuneko Euskal Enplegu Sistemaren Legean antolatuko dira, eraginkortasuna areagotzeko asmoz.

Horregatik, Idoia Mendia (lehendakariordea, eta Lan eta Enpleguko sailburua) buru izan duen bileran, Lanbideren Kontseiluak erabaki du 32 milioi euroko zuzkidura ematea diru-laguntzen deialdiari, xede duena  bultzatzea toki-erakundeek enplegua sortzeko proiektuak abian jar ditzaten.

Ildo beretik, 6,5 milioi euroko partida bat berretsi da, toki-erakunde horiek gazteak kontratatzeko laguntzen kontzeptuan, gazte-enpleguaren programaren esparruan.

Bat etorriz, bai Enpleguaren aldeko Europako Estrategiarekin, bai eta 2030erako Euskal Estrategiarekin ere, deialdi honen bidez, Lanbidek formula berriak bilatzen ditu gazteen enplegua bultzatzen jarraitzeko, gazteei lan-garapenerako eta garapen pertsonalerako aukerak eskainiz. Eta, aldi berean, ingurunea eta jarduera-eremua ezagutzean oinarritutako enplegu-politiken tokiko dimentsioa indartzen da. Horrela, lurralde-kohesioa sustatu nahi da, bereziki gazteen langabezia handiena dagoen Euskadiko eremuetan.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak