Eusko Jaurlaritzak 10 milioi euroko aparteko laguntzen deialdia onartu du edarien sektorerako (Gobernu Bilera 2021-6-15)

2021-06-15
  • Helburua da merkatuko eskaintza orekatzea eta jarduerari eta enpleguei eustea ahalbidetzea
  • Aurreikuspenen arabera, 400 enpresa inguruk baliatu ahal izango dituzte laguntzak, batez ere ardogintzaren sektoreko enpresek
  • COVID 19 pandemiaren ondorioak arintzeko ezohiko neurrietako batzuk dira laguntza horiek 

Eusko Jaurlaritzak, Kontseiluaren azken bileran, onartu du ardoa eta txakolina destilatzeko edo biltegiratzeko erretiratzea, sagardo naturala ozpin bihurtzea, botilatutako ur minerala biltegiratzea eta artisautzako garagardoa egiten duten enpresen kaudimena babestea errazteko laguntzak arautzeko Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburu Arantxa Tapiak sinatutako agindua. Funts propioetatik bideratutako 10 milioi euroz zuzkitu dira laguntzak, eta beren helburua da merkatuko eskaintza orekatzea eta jarduerari eta horri lotutako enpleguei eustea.

Pandemia honen ondorioak arintzeko eta HORECA sektorearen jarduerak izan duen beherakadak eta edukiera handiko edozein ekitaldi edo ospakizun bertan behera uzteak eragindako kalteei aurre egiteko Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila abian jartzen ari den ezohiko neurrietako batzuk dira laguntza horiek.

Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak, laguntza horiek kudeatzeaz arduratzen denak, egindako aurreikuspenen arabera, 400 enpresa inguruk eta batez ere ardogintzaren sektoreko enpresek jaso ahal izango dituzte laguntzak. 

Azpisektoreka

Ardoaren eta txakolinaren kasuan, Aginduak jasotzen dituen neurriak, batetik, krisi destilaziorako laguntzak abian jartzeari buruzkoak dira, eta, bestetik, ardoa eta txakolina biltegiratzeari buruzkoak. Botilako ura ekoizten duten enpresek ere laguntzak jaso ahal izango dituzte soberakinak modu pribatuan biltegiratzeko.

Biltegiratutako sagardo naturalari dagokionez, ekoizpenari irteera eman behar zaionez, soberako sagardo naturala ozpin bihurtzeko da proposatzen den laguntzea.

Artisautzako garagardoak beste kasuistika bat du, ezin baita gorde edo destilatu. Kasu horretan, enpresa kaudimena babesteko laguntza bat proposatzen da, galera ekonomikoari eta ekoizpen ahalmenari lotuta.

Laguntzaren modalitatea itzuli beharrik gabeko dirulaguntza izango da, kontuan hartzen diren gastuetarako. Onuradun bakoitzeko eskabide bakarra onartuko da, eta ardogintza enpresen kasuan, biltegiratzearen edo destilatzearen artean aukeratu beharko dute. Dirulaguntzak emateko prozedura elkarren segidako konkurrentziakoa da; beraz, modu ordenatuan emango dira, jarduera horietarako aurreikusitako aurrekontu zuzkidura agortu arte.

Enpresa bakoitzeko eskabide bakarra onartuko da, eta agindu honetan zehaztutako laguntza lerroetako bat baino ezin izango da aukeratu. Agindu honetan aurreikusitako laguntzak bateraezinak izango dira COVID-19aren pandemiari erantzuteko enpresa kaudimena babesteko ezohiko neurriei buruzko martxoaren 12ko 5/2021 Errege Lege Dekretuan ezarritakoekin eta Europar Batasunak, Estatuaren Aurrekontu Orokorrek edo gainerako administrazioek helburu eta xede bererako finantzatutako beste edozein laguntzarekin. 

Eskaera egiteko epea

Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera aurkeztu ahal izango dira laguntza horien deialdian parte hartzeko eskaerak, funtsak agortu arte. Edonola ere, eskabideak aurkezteko data 2021eko azaroaren 1ean amaituko da.

Eskabideak bide elektronikoaren bidez aurkeztuko dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan sartuta, https://www.euskadi.eus/servicios/11113901 web helbidearen bidez.

7 iruzkin
  • @ekintzaileak
    2021-06-16

    Comentario de Twitter:
    RT @EkoGarapena: ๐Ÿšœ๐ŸŽฃ๐Ÿ‡ Lehen Sektorerako #LAGUNTZAK

    ๐Ÿ”น Edarien sektorerako aparteko laguntzak
    ๐Ÿ“Ž https://t.co/EwhQM9fSYT

    ๐Ÿ”น Nekazaritzako prodโ€ฆ

  • @arantxa_tapia
    2021-06-16

    Comentario de Twitter:
    RT @EkoGarapena: ๐Ÿšœ๐ŸŽฃ๐Ÿ‡ Lehen Sektorerako #LAGUNTZAK

    ๐Ÿ”น Edarien sektorerako aparteko laguntzak
    ๐Ÿ“Ž https://t.co/EwhQM9fSYT

    ๐Ÿ”น Nekazaritzako prodโ€ฆ

  • @EkoGarapena
    2021-06-16

    Comentario de Twitter:
    RT @EkoGarapena: ๐Ÿšœ๐ŸŽฃ๐Ÿ‡ Lehen Sektorerako #LAGUNTZAK

    ๐Ÿ”น Edarien sektorerako aparteko laguntzak
    ๐Ÿ“Ž https://t.co/EwhQM9fSYT

    ๐Ÿ”น Nekazaritzako prodโ€ฆ

  • @euskolabel
    2021-06-16

    Comentario de Twitter:
    RT @EkoGarapena: ๐Ÿšœ๐ŸŽฃ๐Ÿ‡ Lehen Sektorerako #LAGUNTZAK

    ๐Ÿ”น Edarien sektorerako aparteko laguntzak
    ๐Ÿ“Ž https://t.co/EwhQM9fSYT

    ๐Ÿ”น Nekazaritzako prodโ€ฆ

  • @hazifundazioa
    2021-06-16

    Comentario de Twitter:
    RT @EkoGarapena: ๐Ÿšœ๐ŸŽฃ๐Ÿ‡ Lehen Sektorerako #LAGUNTZAK

    ๐Ÿ”น Edarien sektorerako aparteko laguntzak
    ๐Ÿ“Ž https://t.co/EwhQM9fSYT

    ๐Ÿ”น Nekazaritzako prodโ€ฆ

  • @BittorOroz
    2021-06-15

    Comentario de Twitter:
    RT @EkoGarapena: ๐Ÿšœ๐ŸŽฃ๐Ÿ‡ Lehen Sektorerako #LAGUNTZAK

    ๐Ÿ”น Edarien sektorerako aparteko laguntzak
    ๐Ÿ“Ž https://t.co/EwhQM9fSYT

    ๐Ÿ”น Nekazaritzako prodโ€ฆ

  • @EkoGarapena
    2021-06-15

    Comentario de Twitter:
    ๐Ÿšœ๐ŸŽฃ๐Ÿ‡ Lehen Sektorerako #LAGUNTZAK

    ๐Ÿ”น Edarien sektorerako aparteko laguntzak
    ๐Ÿ“Ž https://t.co/EwhQM9fSYT

    ๐Ÿ”น Nekazaritzaโ€ฆ https://t.co/Vtr511bheb

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko