Berriak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa
Eu

"Migel Altzo" lehiaketa (2011-07-19(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko uztailak 19

Agindua, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, unibertsitate aurreko irakasmailetan erabiltzeko asmoz plazaraturiko euskarazko ikus-entzunezko ikasmaterial eta hezkuntza-software hoberenak saritzeko 2011eko «Migel Altzo» lehiaketara dei egiten duena.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenari jarraituz, gaurko Gobernu Kontseiluak euskarazko ikus-entzunezko ikasmaterial eta hezkuntza-software hoberenak saritzeko 2011ko "Migel Altzo" lehiaketaren deialdia onartu du.

Lehiaketa honetara aurkeztu ahal izango dira euskal ikus-entzunezko ikasmaterialgintzan edota hezkuntza softwaregintzan diharduten eta beharrezko lege-nortasunez horniturik dauden produktoreak.

"Migel Altzo" lehiaketak honako sariak banatuko ditu: 1. saria: 5.000 euro, 2. saria: 4.000 euro eta 3. saria: 3.000 euro.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan