Berriak Enplegu eta Gizarte Gaiak
Eu

Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak Bai Esan enpresako erregulazio espedientea onartu du, jarduera-faltagatik itxi beste biderik ez zuelako

2011.eko uztailak 19

 

  • Enplegu Erregulazioko Espedientea onartuz, "arintasun handiagoa" lortu nahi da bide jurisdikzionalera jo behar duten langileentzat, subrogaziorik eta/edo enpresa-ondorengotzarik dagoen argitu dadin

Interneten, telefono mugikorretan edo telebistan sortzen ziren arazoei buruz Euskalteleko bezeroei erantzuteaz arduratu izan den Bai Esan enpresaren jarduera-amaieragatik izandako Enplegu Erregulazioko Espedienteak (EEE) 92 lan-kontraturen amaiera eragingo du, eta gai horri buruz Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak ondokoa adierazi nahi du:  

1.- Gipuzkoako Lan Ordezkaritzak zorroztasun osoz aplikatu du indarrean dagoen arautegia.

2.- Lan Ikuskaritzaren txostena aldekoa izan zen enpresak beste aukerarik ez zuelako, Euskaltelen zerbitzuaren kudeaketa amaitu ondoren; izan ere, hori baitzen enpresa horren jarduera bakarra, eta ez zuen besterik, ez hemen eta ez inon. Beraz, jarduera faltagatik itxi beste biderik ez zuen enpresak.

3.- Batzordeak ezin dizkio Ordezkaritzari leporatu enpresarena beste inorena ez den erabakiaren ondorioak, eta ezin du gai horri buruzko zalantzarik plazaratu.

4.- Ordezkaritzak jarduera amaieragatiko EEEaren izapidetzea azkartu egin du bide jurisdikzionala ahalik eta azkarren ireki dadin, hori baita kasu honetan subrogaziorik eta/edo enpresa ondorengotzarik izan den argitzeko eskumena duena.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan