Berriak Segurtasuna

Zeanuri, Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek mendizale bat eta harekin zegoen adingabe bat erreskatatu dituzte harkaitzetan harrapatuta geratu ondoren

2021-06-13

Gaur, igandea, arratsaldeko lehenengo orduan, Ertzaintzaren helikoptero batek 36 urteko mendizale bat eta berarekin zegoen adingabea erreskatatu dituzte, Gorbea inguruan nahastu eta harkaitzetan harrapatuta geratu ondoren. Biak onik zeuden.

Arratsaldeko ordu biak baino lehentxeago, mendizale bat SOS Deiak 112 Larrialdiei Aurre Egiteko Zerbitzuarekin harremanetan jarri da, Gorbea inguruko mendigune harritsu batean zihoazela nahastu egin dela eta berarekin zegoen hiru urteko haurra eta biak harkaitzetan harrapatuta zeudela eta euren kabuz ezin zutela jarraitu esanez.

Berehala jarri dute abian erreskateko dispositibo bat, eta larrialdiei aurre egiteko teknikariak, dispositiboaren arduradunak, besteak beste, Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitateko Mendiko taldearen helikoptero bat bidali du bertara.  Aurkitu dituztenean, eta ondo zeudela egiztatu ondoren, aireontziak biak erreskatatu eta Arrabako zelaietara eraman dituzte.

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan