Adierazle ekonomikoen asteko laburpenak, bideo formatuan, higiezinen merkatuaren bilakaera eta eratutako sozietate berriak hartzen ditu kontuan
Adierazle ekonomiko garrantzitsuenen asteko laburpenak, bideo formatuan, higiezinen merkatuaren bilakaerari erreparatzen dio gaur egun. Hala, salmentari erreparatzen dio, pandemiaren aurreko urteetako mailetara itzultzen baita (% 50,5 igo zen apirilean, 2020arekin alderatuta), bai eta prezioari ere, egonkortzeko joera baitu hainbat urtez gora egin ondoren.
Hirugarrenik, eratutako euskal sozietateen bilakaerari heltzen dio; izan ere, 265 sozietate berri sortu dira aurtengo apirilean, eta 2019ko bidea berreskuratu du (250 hilabete berean), osasun-krisiaren ondorioz 2020an izandako inpaktuaren ondoren.
Asteroko laburpen hau Ekonomia Zuzendaritzak egiten du, "Astekonomia" izenarekin, eta gutxi gorabehera minutu bateko iraupena duten bideo hauen oinarria da. Horrela, Ekonomia eta Ogasun Sailak mota horretako edukiak zabaltzeko modu berri bat jarri du martxan, horien irismena zabaltzen saiatzeko; kasu honetan, ikus-entzunezko formatuan.
Bideo horiek Sail honek sare sozialetan dituen profiletan partekatzen dira (Instagram, Lindekin, Youtube eta Twitter, batez ere), baita Irekian ere.