Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak “interes partikularrak” alde batera utzi eta herritarren kezkekin “bat etortzeko” proposatu die ahaldun nagusiei

2011.eko uztailak 22

Lehendakariaren proposamenek enplegua, politika sozialak garatzea, erakundeetako bikoiztasunak deuseztatzea eta fiskalitate “bidezkoagoa eta zuzenagoa” lortzea dute helburu

Patxi Lopez lehendakariak, baterako lau lan-esparrutan banatutako  proposamena egin die ahaldun nagusiei: enpleguarekiko, politika sozialak batera garatzearekiko, bikoiztasunak deuseztatzearekiko eta “berdintasuna, efizientzia eta nahikotasuna” bermatuko duen fiskalitate batekiko  konpromisoa hain zuzen ere. Lehendakariak azaldu duenez gaur egun Euskadiko erakundeetan dagoen aniztasun politikoaren eraginez Eusko Jaurlaritzak erantzukizun “are handiagoa” du politika “koordinatzeko eta bateratzeko” eta herritarrei “administrazioaren eta zerbitzuen ideia kohesionatu bat”  emateko.    Gaur goizean burututako batzarren ostean, Lopez ziur azaldu da, bere ustez akordioak iritsiko direlako “interes partikularrak” alde batera utziz gero.

Lehendakariak izan dituen hiru ahaldun nagusiekin bileren argazkien galeria

Lehendakariak gaur goizean hiru ahaldun nagusiekin egin dituen bilerak giro "atseginean" gauzatu dira eta erakundeetako ordezkari guztiak prest azaldu dira irailetik aurrera aurkeztu dizkien lau ideietan batera lan egiteko. Lehena eta “lehentasun” gehien duena, Euskadiko lan-politikak hobetzea eta ekonomia suspertzea da.  Bigarren jarduera lineak politika sozialak batera gartzearekin du zerikusia. Lahendakariak sistema berritzea planteatu du “gaurdanik erreformak egiten hasten ez badira politika soziala ez delako iraunkorra izango”. Lopezek proposatu duen hirugarrena, berriz,  efizientzia falaterekin eta bizkoiztasunekin dago lotuta. Ideia honetan hiru ahaldun nagusiak bat etorri dira. Laugarren eta azken gaia fikalitatearen erreformari buruzkoa da , "berdintasuna, efizientzia eta nahikotasuna" bermatzeko.

Patxi Lopez lehendakaria hedabideen aurrean azaldu da gaur arratsaldean goizean hiru ahaldun nagusiekin eduki dituen elkarrizketak baloratzeko eta erakundeetako ordezkarien gogoa nabarmendu du lehendakariak berak aurkeztu dizkien proposamenei heltzeko eta aztertzeko. Lehen bilera goizeko 10etan egin da Lehendakaritzaren egoitzan Jose Luis Bilbao Bizkaiko Ahaldun Nagusiarekin. 11:30etan berriz Martín Garitano Gipuzkoako Ahaldun Nagusiarekin eta, azkenik, 13:00an Javier de Andrés Arabako Ahaldun Nagusiaren txanda izan da.

Lehendakariak azaldu duenez gaur egun Euskadiko erakundeetan dagoen aniztasun politikoaren eraginez Eusko Jaurlaritzak erantzukizun “are handiagoa” du politika “koordinatzeko eta bateratzeko” eta herritarrei “administrazioaren eta zerbitzuen ideia kohesionatu” bat emateko.  Erakundeetako aniztasuna aukera “bikaina” da "interes partikularrak” alde batera uzten badira eta herritarren kezkekin “bat etortzeko” ahalegina egiten bada.

Proposamenak (atxikitako dokumentua ikusi)

1. Euskadiko enpleguaren eta suspertze ekonomikoaren aldeko konpromisoa Konpromiso hau sei ideia nagusitan banatzen da: Enpresen lehiakortasunaren hobekuntza, enplegagarritasunaren eta moldagarritasunaren hobekuntza, gazteen enpleguaren eta hezkuntzatik lanerako igarotzearen sustapena, giza eta lurralde kohesioaren indartzea, enplegurako baliabide eta zerbitzuen hobekuntza eta ildoaren kontrol eta ebaluazioaren bermea.

2. Politika eta zerbitzu sozialak batera garatzeko konpromisoa Kudeaketa eta zerbitzu publikoen hobekuntza proposatzen da lehentasun handia duten bi alderditan: RGIko laguntzak eta Etxebizitzagatiko Prestazio Osagarria eta giza zerbitzuen prestazioa.

3. Euskadiko administrazio publikoetan efizientzia falta eta bikoiztasunak deuseztatzeko konpromisoa Aldundiak lan-eremu honetara gehitzea proposatu da behin betiko azterketa osatu eta dauden disfuntzioak zuzenduko dituzten akordioak bilatzeko. Ekipamendu eta Zerbitzuen Mapa bat egin nahi da, herrialdea egituratzeko, euskal gizartea kohesionatzeko eta benetan iraunkorra izateko.

4. Zuzentasuna, efizientzia eta nahikotasuna bermatuko duen fiskalitate bat zehazteko konpromisoa Ondorengo jarduera lerroetan eztabaida proposatzen da: iruzurraren aurkako borroka, itzurpen fiskalaren aurkako neurriak, aurrerapenak aberatsen zerga-ordainketetan, zuzenketak PFEZren tratamenduan, ingurumenaren zaintzea eta ekintzaileentzako laguntza.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)