Artolazabal Basauriko eraso homofoboa gaitzesteko ekitaldian izan da

2021-06-10

Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua, gaur arratsaldean, Ekain Perrino gazte basauriarrak pasa den igandean jasan zuen eraso homofoboa gaitzesteko kontzentrazioan izan da. Artolazabalekin batera, Monika Hernando Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasuneko zuzendaria eta Xabier Legarreta Migrazio eta Asiloko zuzendaria izan dira, Bizkaiko udalerriko udaletxeko plazan. “Sailaren baliabide guztiak jarri nahi ditugu Ekainen esku. Ulertezina da oraindik honelako eraso basatiak kondenatzen jarraitu behar izatea”, esan du sailburuak.

 

 

 

2 iruzkin
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2021-06-10

    Tamalgarria da indarkeria doakoa balitz bezala erabiltzea, eta biktima gehiago egon daitezke albistegia albiste txarrak ematen iritsi arte ikusgarri izateko zorterik izan ez dutenak.

  • 2021-06-10

    Es lamentable utilizar la violencia como que fuera gratuita, y puede haber más víctimas no han tenido la fortuna de resultar visibilizadas hasta que llega el noticiero dando malas noticias.

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak