Berriak Hezkuntza

Covid-19: Euskadiko ikastetxeetako egoera eguneratzea

2021-06-10

Hezkuntza Sailak Euskadiko ikastetxeetan Covid-19k duen eraginari buruzko datuak eguneratu ditu, 2021eko ekainaren 10eko 12:00ak arte.

Uneotan, Euskadiko ikastetxeetan Covid-19k duen eragina honako hau da:

  • Aurrez aurreko eskola-jarduera etenda duten ikastetxeak: bat ere ez
  • Orotara 43 ikasgela daude itxita, 32 ikastetxetan

2020-2021 ikasturtean, Euskal Hezkuntza Sistemak 17.554 ikasgela ditu guztira (2 urtetik unibertsitatez kanpoko derrigorrezko hezkuntza ondoko mailetaraino). Itxitako ikasgelen kopurua ikasgela guztien % 0,30 da*.

 

*17.554 ikasgeletatik, 14.126 zenbatzen dira, honako hauek zenbaketatik kendu ondoren: Batxilergoko 1 eta 2 mailak eta Oinarrizko Lanbide Heziketako, Erdi-mailako eta Goi-mailako zikloetako maila guztiak, ikasturtea amaitua baitute horietan. Itxitako gelen portzentajea 14.126 gelaren ingurukoa da.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko