Berriak
Eu

Kantauri Ekialdeko Mugape Hidrografikoko Uholde Arriskuaren Atariko Ebaluaketa (U.A.A.E.) kontsulta publikora

2011.eko uztailak 19

Kantauriko Ur Konfederakundeak eta Uraren Euskal Agentziak, Kantauri Ekialdeko Mugape Hidrografikoko Ur Administrazioak diren heinean, 2011.ko Uztailaren 15etik aurrera eta 3 hilabeteren zehar, Kantauri Ekialdeko Mugape Hidrografikoko Uholde Arriskuaren Atariko Ebaluaketari  (U.A.A.E.) dagokion dokumentazioa kontsulta publikora zabaltzen dute, indarrean dagoen araudia jarraituz.

Zerk ematen dio izateko arrazoia? Uholdeak arriskudun fenomeno natural  saihestezinak dira, zati batean kudeatu bahintzat daitezkeenak. Giza aktibitatea lurraldean antolatzeko modua uholdeek ekar ditzaketen ondorioak gutxitu edo nabarmentzen lagun dezakete.   

Kantauri Ekialdeko Mugape Hidrografikoari bereziki dagokionez, uholdeekiko ahulezia nabarmena aurkezten du, berezitasun eta ezaugarri orografiko, klimatiko, hidrografiko eta presio antropiko esanguratsuak direla medio, ibai zidor eta erribera nagusien okupazio intentsiboa sortarazi baitute.

Mugape honetan uholde erreferentziak anitzak dira eta aitzinetik heltzen zaizkigu. Adibide gisa, Bilbon soilik, hondamenezko uholdetzat klasifikaturiko uholdeak 39 dira: Pasadan mendean azpimarratzekoak, 1953,1975,1977,1988; eta gehien ezagutzen dena, 1983.ko abuztuan jasandakoa, hainbat pertsonen bizia aurretik eraman zituena eta galera ekonomiko ikaragarriak utzi zituena.

Ikuspuntu tradizionala uholdeek sortarazitako arazoa kudeatzeko azpiegitura defentsiboak sortarazteari ekitean datza. Baina neurri hauek, ingurumenari kalte egiteaz aparte, ez dira nahikoak izan arazoa ekiditeko; baliteke arriskua apur bat gutxitzea baina uholde arriskua hor jarraitzen du.

Administrazio Publikoak uholde arriskua ahalik eta gehien murrizteko, uholdeetatik at dauden garapen urbano seguruak ahalbidetu behar ditu, ibai erriberak bere funtzio naturalentzat bermatuak izan daitezen lortu eta efizienteki lanean jarrai dezaten, hots, jarduera desegokietatik salbu.

Kontsulta publikora eskaintzen den Uholde Arriskuaren Atariko Ebaluaketa, Uholdeei dagozkien arriskuak ebaluatzea du helburu. Analisi honetatik hasita, Administrazio Publiko ezberdinekin eta gizartearekin koordinazio estuan, uholdeek lurralde bateko giza osasunean, ingurumenean, ondare kulturalean eta aktibitate ekonomikoan ekar ditzaketen ondorio kaltegarriak ekiditeko jarduera koordinatu bat lortzea du helburu.

Lan hau fasetan garatzen ari da. Lehenengo fase batean, Uholde Arriskuaren Atariko Ebaluaketa idatzi da, non Uholde Arrisku Potentzial Esanguratsudun Areak definitzen diren, Erkide Autonomiko kaltetuen Babes Zibileko zerbitzuekin batera. Kantauri Ekialdeko Mugape Hidrografikoan guztira 69 Uholde Arrisku Potentzial Esanguratsudun Area definitu izan dira: 56 Euskal Herriko Autonomia Erkidegoan, 12 Nafarroan eta 1 Gaztela eta Leonen. 411 km dira guztira eragindako ibai tarteen luzeera.

Bigarren fase batean, Uholde Arriskuaren Atariko Ebaluaketan identifikaturiko zonaldeen arrisku planak garatu eta errebisatzeari ekingo zaio. Martxan dagoen lan fase hau, alde batetik, zonalde ezberdinak bere uholde arriskuaren arabera mugatu eta klasifikatzea bilatzen du. Bestetik, uholde baten ondorioz ingurumenak, ondasun materialak eta populazioan pairatu ditzakeen kalte potentzialak adierazi nahi ditu.

Azkenik, identifikaturiko Uholde Arrisku Potentzial Esanguratsudun Areetarako, Uholde Arriskua Kudeatzeko planak garatuko dira. Plan hauen edukiak neurri aringarri, aurrikusle, egituran ekile eta ez ekile sorta barneratuko dituzte. Helburua:

  • Lur erabilpen berri seguruak bermatu.
  • Gaurko arriskua murriztu eta superfizieko ur masen kondizio morfologikoen hobekuntza hobetzea.

Uholde arriskuen ebaluaketa eta kudeaketak gaur egun arte eginiko jardueren analisirako baliagarri zaigun erreminta da, baita inplikaturiko administrazio guztien etorkizunean koordinatuko dituzten jardueretarako erabili beharreko  irizpideei buruz gogoeta egiteko tresna.

Neurri hauen elaborazio eta garapenerako konpetentziadun eta inplikaturiko Administrazioen arteko elkarlan estua ezinbestekoa bilakatzen da. (Herri Administrazioak, Foru Aldundiak, Autonomia Erkidegoak, Ur Administrazioak).

Aurkezturiko behin betiko dokumentuak Ekialdeko Kantauri Mugape Hidrografikoan konpetentziadun Euskal Herriko, Nafarroako eta Gaztela eta Leongo Autonomia Erkidegoko ekarpen eta oharrak barneratzen ditu.

Agiri guztiak http://www.uragentzia.net  web orrian aurkitu ahal izango dira. Uraren Euskal Agentziara iradokizun eta iruzkinak helarazteko, e-postaz epri@uragentzia.net -ra.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan