Eusko Jaurlaritzak, gaur, enpresa txiki eta ertainei zuzendutako 2021eko laguntza-plana aurkeztu die Bidasoa eskualdeko enpresei

2021-06-09
  • Informazio-jardunaldia Hondarribiako Itsas Etxea Auditoriumean eta bertan, eskualdeko zein inguruko udalerrietako enpresek programa bakoitzaren xehetasunak ezagutu dituzte
  • 2021eko enpresa txiki eta ertainentzako laguntza-planak 68 programa biltzen ditu, eta 433 milioi euroko aurrekontua du
  • Eusko Jaurlaritzak ekonomia suspertzeko eta enplegua sortzeko duen lehentasunezko helburua gauzatzen lagunduko dute, Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa-sarearen modernizazioa eta lehiakortasuna bultzatuz

Eusko Jaurlaritzak gaur goizean aurkeztu die Bidasoaldeko eta inguruko udalerrietako enpresei Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak enpresa txiki eta ertainentzako prestatutako 2021eko laguntza-plana. Hondarribiako Udalarekin elkarlanean antolatutako ekitaldia Hondarribiako Itsas Etxea Auditoriumean egin da, eta hogeita hamar enpresa inguruk parte hartu du.

SPRI Taldeko Zuzendari Nagusi Aitor Urzelaik, Leyre Madariaga, Eraldaketa Digital eta Ekintzailetzako zuzendariak, Industriaren eta Energia Trantsizioaren zuzendari Mikel Amundarainek, BTI – Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren zuzendari Ainhoa Ondarzabalek, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari Iñigo Ansolak, Ihobe-ko zuzendari Alex Botok, eta Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendari Javier Plasenciak bakoitzari dagokion arloko programa zehaztu dute, enpresek beren beharretara ondoen egokitzen dena aurkitu dezaten.

2021eko enpresa txiki eta ertainentzako laguntza-planak 68 programa biltzen ditu —433 milioi euroko aurrekontuarekin—, kalitatezko enplegua sortuz ekonomia suspertzeko helburuarekin eta, bereziki, Euskal Autonomia Erkidegoko garapen jasangarria ere kontuan hartuz. Laguntzen % 40 I+G+b programetara bideratuko da, baina, besteak beste, nazioartekotzeko, ekintzailetzarako, energia-kudeaketarako eta ekonomia zirkularrerako laguntzak ere emango dira.

Informazio gehiago: katalogo digitala

Atxikitako argazkian, ezker eskubi:

  • Javier Plasencia, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria
  • Ainhoa Ondarzabal, BTI - Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren zuzendaria
  • Mikel Amundarain, Industriaren eta Energia Trantsizioaren zuzendaria
  • Aitor Urzelai, SPRI Taldeko Zuzendari Nagusia
  • Txomin Sagarzazu, Hondarribiako alkatea
  • Leyre Madariaga, Eraldaketa Digital eta Ekintzailetzako zuzendariak
  • Maria Serrano, Sustapen Ekonomikorako zinegotzia
  • Iñigo Ansola, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendaria
  • Alex Boto, Ihobe-ko zuzendaria

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak