Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek mendizale bat erreskatatu dute Berastegin
Gaur arratsaldeko lehenengo orduan, Ertzaintzaren helikopteroak Berastegin mendian zebilela ondoeza izan duen 49 urteko gizon bat erreskatatu du.
Gaur arratsaldeko ordu biak aldera, SOS DEIAK 112 larrialdietako zerbitzuan dei bat jaso dute, Berastegin, mendialdean, pertsona bati bihotzekoak eman diola jakinaraziz. Gizona iristeko zaila zen baso-pista batean zegoen, eta larrialdietako hainbat baliabide, horien artean Osakidetzako osasun-zerbitzuak, suhiltzaileak eta Ertzaintzaren helikopteroa hurbildu dira bertara.
Biktima airetik ikusi dutenean, aireontziko agenteek erreskatatu dute, eta helikopteroak herriko eliza ingurura eraman du, bertan anbulantzia medikalizatu bat baitzuen zain. Osasun-zerbitzuek mendizalea egonkortu dute, eta gero Donostia ospitalera eraman dute.